Orbetarrak trilogiaren lehenengo liburukia da hau, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Orbe eta Aldasoro familien gorabeherak kontatzen dizkiguna.
Idazleak bere liburuari buruz dioena jakin nahi baduzu, ikusi ETBko Sautrela saioan Irigoieni egindako elkarrizketa
Datorren ostegunean, azaroaren 13an, arratsaldeko 5:30ean Saharako ipuin kontaketa saio bat izango dugu kultur etxean, ondoren henna tatuaien tailerra eta tea dastatzea izango direlarik. Ekimen hau Kultur Trukea 08 hamabostaldiko egitarauaren barnean dago.
Ariannak ibilbide luzea du Rap musikaren baitan, Ariizenarekin 2 disko (maxi bat eta LP bat) atera baitzituen eta oraingo izenarekin beste 5. Estatuko abeslari ezberdinen diskoetan ere kolaborazio ugari ditu: Fermin Muguruza, Frank T, Jotamayuscula... Bera izan zen lehenengotako emakumea estatuan Rap musika egiten. Disko honetan Rap musika egiten jarraitzen du baina beste estilo batzuekin nahastuta. Dominikar Errepublikan grabatua izan da eta ondorioz bertan nagusi diren erritmoak azaltzen dira: saltsa, reggae, erritmo tropikalak ... baita reggaetona ere.
Bideo honetan Amparanoiaren laguntza duen Juana Kalamidad abestia ikus eta entzun dezakezu.
Oraingoz 5 liburuxkek osatzen dute abenturazko komiki hau. Bertan Isaac izeneko erdipurdiko margolariak bere jaioterria (Paris) eta neska (Alice) utzi behar izaten ditu diru ezak bultzatuta eta Ameriketara dioan itsasontzi batean sartzen da bidaian ikusten duena (itsasontzia, marinelak ...) margotzeko. Baina pirata batzuk asaltatzen dituzte eta orduan hasten da benetako abentura.
Abenturazko generoan ohikoak diren ezaugarriak ditu komiki honek: lapurretak, altxorrak, hilketak, amodioa, emakumeak, umorea ... Gainera, istorioa XVII. mendean kokatzen da eta oso ondo erakusten dizkigu garaiko arropak, hiriak, itsasontziak ...
Komiki honek Angoulemeko Komiki Hobenaren saria jaso zuen 2002. urtean.
Orain arte inor gutxik ikusi edo erabili ditu liburu elektronikoak baina jada merkatuan daude eta gero eta aukera handiagoa dago erosteko (Iliad, Kindle, Cybook, Sony Reader, ...) . Bere abantailei esker (liburuak internetetik jaisten dira, merkeak dira, leku gutxian liburu asko sartzen dira, ez dira agortzen ...), azken aldian egin diren hobekuntza teknikoengatik (tinta elektronikoa ...) edo kultura digitala inposatzen ari delako denbora gutxi barru paperezko liburuari lekua jango diola diote (ikusi El Paisek dioena).
Liburu hauek (iRex iLiad markakoa zehazki) nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, ikusi bideoa
Datorren asteazkenean, urriaren 15ean, arratsaldeko 5:30ean ipuin kontalari saio berri bat izango dugu kultur etxean 4-8 urteko haurrentzat. Lur Kortak "Enara dantzan" saioa eskainiko digu, bertan txoriak izango direlarik protagonista.
Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarrako Udalarekin elkarlanean IBARRA GALTZAKOMIK 08 komiki lehiaketa antolatu du. Hemen duzue oinarrien laburpen bat, informazio gehiago nahi izan ezkero deitu 943655004 telefono zenbakira, idatzi kultura@galtzaundi.com-era edo sartu www.galtzaundi.com web gunean.
OINARRIAK
Edozeinek har dezake parte lehiaketan, bakarka eta bi kategorietan; 18 urtetik beherakoentzat, bata, eta 18 urtetik gorakoentzat, bestea.
Komikietako gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik, ezta intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeen gairik ere.
Pertsonai guztiak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dira, hau da, autoreak berak sortutakoak.
Lehiaketan jatorrizko lanak aurkeztu behar dira eta baita ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere.
Saridunak erabakitzeko epaimahaia osatuko dutenak Joseba Antxustegietxarte , Juanba Berasategi, Asisko Urmeneta, Iñaki Martiarena Mattin, Frantzisko Jabier Etaio, Iñaki Epelde, Jose Luis Longaron eta Kike Amonarriz izango dira.
MODALITATEAK ETA HIZKUNTZA
Lanak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal izango dira euskaraz.
NOLA AURKEZTU
Autorearen izena ez da ikusgai egongo eta gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuko da.
NOIZ ETA NOLA AURKEZTU
Lanak azaroaren 26ra arte aurkeztu ahal dira Galtzaundiren Tolosako egoitzan edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
Galtzaundi Euskara Taldea "Ibarra Galtzakomik" komiki lehiaketa Nafarroa Etorbidea, 6 Behea 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
KATEGORIAK
Komikiak: 18urtetik behera
Komiki banda: 18 urtetik gora
SARIAK
Bi sari egongo dira maila bakoitzeko; 18 urtetik beherakoen lehen saria 400 euro eta argitalpena paperean eta web gunean eta bigarrena 200 euro. 18 urte gorakoen lehen saria, aldiz, 600 euro eta argitalpena paperean eta web gunean eta bigarrena 400 euro.
Onddo eta perretxikoei buruzkoiazko sarreraren ondoren hemen dator bigarren zatia. Iaz jarri ez nituen liburuak eta liburu berriak azaltzen dira bertan.
Euskal Herriko onddoen gida [egilea, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saila [Andoain] : Berria, L.G. 2007
110 perretxiko ezagunei buruzko informazioarekin. Perretxiko guztien fitxak dakartza liburuak, argazkiak eta guzti. Fitxa horietan, perretxikoen ezaugarriak azaltzen dira, nola bildu, gordetzeko teknikak, intoxikazio arriskuak...
José Antonio Muñoz Vivasek zaletuen artean interesgarrienak diren 33 perretxikoen laburpena egiten du. Hasteko perretxiko bakoitzaren fitxa bat egiten du bere ezaugarri nagusiekin eta gero sukaldean prestatzeko errezeta batzuk ematen dizkigu.
Mil setas ibéricas Roberto Lotina Benguria [Bilbao] : Bizkaiko Foru Aldundia : = Diputación Foral de Vizcaya , D.L. 1985
Mikologiaren klasiko bat da liburu hau. Iberiar Penintsulako 1000 perretxiko aztertzen ditu bi atal nagusitan banaturik: Alde batetik perretxikoei buruzko orokortasunak eta bestetik bere sailkapen, deskribapen eta azterketa ilustrazio interesgarriz betea.