2017/04/24

Herioren mandataria

Herioren mandataria
Joseba Lozano
Erein


Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala. Amets horietan, lagun batzuekin biltzen da “ehizara” joateko; animaliak hiltzeaz aspertzen direnean, ausaz aukeratutako pertsonak hiltzen hasten dira rol-joko baten modura; eta hori ere aspergarri gertatzen zaienean... Gutxien espero duenean, ordea, amesgaiztoetako pertsonaiak agertzen hasten zaizkio bizitza errealean.

Hilketak, kondaira zaharrak, suspentsea, misterioa, beldurra… horiek guztiak nahasten dira, ametsaren eta errealitatearen arteko muga orain handik orain hemendik pasatzen hasten denean.


"Herioren mandataria" Joseba Lozano from Erein argitaletxea on Vimeo.