2007/04/20

Mariza. Fado curvo

Fado curvo
Mariza
EMI
Mariza 1999. urtean egin zen ezaguna Amalia Rodrigues fado abeslari handiaren hil osteko omenaldietan abestu zuenean.

Bere lehenengo diskoak (“Fado em Mim”), izugarrizko arrakasta izan zuen Portugalen. “Fado curvo” diskoa berriz, bere bigarrena da eta 2003 urtean argitaratu zuen. Disko honekin lortu zuen nazioarteko arrakasta.
Mariza fadoaren berritzaile nagusietako batean bilakatu dela esan daiteke. Fado tradizionalak era berritu batean abesten ditu, sentsibilitate eta dotorezia handiarekin, eta instrumentu askoren laguntzarekin.
Gogoratu Mariza gure eskualdean izango dela apirilaren 26an «Mundua Tolosan» egitasmoaren barruan kontzertua eskainiko baitu Leidorren. Aurretik Gasteizen abestu zuen eta hau dela eta Gara egunkarian egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

Portugaldar poeta nagusien hitzak erabiltzea asko gustatzen zaio Marizari. Disko honetan Fernando Pessoaren poema baten moldaketa egiten du “cavaleiro monge” abestian. Abesti honen bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian