2008/07/23

Esne Beltza. Made in Euskal Herria


Esne Beltza

Made in Euskal Herria

Gaztelupeko Hotsak


Xabier Solano (The Solanos, Fermin Muguruza, Etzakit, 4 Itzal) buru duen talde hau esperientzi handiko musikariz dago osatua. Gehienak Fermin Muguruzaren taldea osatzen zuten azken biran baina beste talde batzuetan ere jo izan dute, hala nola Etzakit, Joxe Ripiau , Mal de Ojo, Baldin Bada, Karidadeko Benta, Izotz edo Su Ta Garen.


Made in Euskal Herria beraien lehen diskoa da eta bertan musika beltza (reggae, ska, hip hop eta soula) lantzen dute baina betiere euskal ukitu bat emanez trikitixa eta beste instrumentu batzuekin. Zuzenean entzuteko taldea dela esan daiteke bere musika oso alaia eta dantzagarria baita.

Zuzenean ikusteko Ibarrako San Bartolome Festetan (abuztuaren 23an, gaueko 11:00etan herriko plazan) izango duzue parada. Musika entzuteko berriz, hemen klikatu eta taldeko Myspaceko orrialdera joango zarete. Argazkiak ikusteko berriz, hemen klikatuz flickren dauden argazkiak ikusiko dituzue.


Bideo hauetan ekainaren 19an Ereñozun emandako kontzertuaren zati bat eta diskoaren grabaketako making off-a dituzue.