Mostrando entradas con la etiqueta CDak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta CDak. Mostrar todas las entradas

2011/07/07

Mailegatuenak helduen artean

Urteko lehen sei hilabeteetan, hauek izan dira mailegatuenak helduen artean

Liburuak erderaz

9 aldiz. Lo que no supe decirte. Elizabeth Nunez
8 aldiz. La senda oscura. Asa larsson
8 aldiz. El vals lento de las tortugas. Katherine Pancol
8 aldiz. Jesús me quiere. David Safier
8 aldiz. Sé lo que estás pensando. John Verdon
8 aldiz. La herencia de los Saalberg. Cornelia Rimpau



Liburuak euskaraz

8 aldiz. 3 Mariak. Arantxa Urretabizkaia
5 aldiz. Hilobiko isiltasuna. Arnaldur Indridason
4 aldiz. Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez
4 aldiz. Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi
4 aldiz. Autokarabana. Fermin Etxegoien
4 aldiz. Zorion perfektua. Anjel Lertxundi


DVDak

16 aldiz. Shutter Island
14 aldiz. Up in the air
13 aldiz. El escritor
13 aldiz. Origen
13 aldiz. Invictus
13 aldiz. Precious


CDak

8 aldiz. Ortzemugak begietan. Ken Zazpi
8 aldiz. Speak now. Taylor Swift
7 aldiz. Loud. Rihanna
7 aldiz. En zgzwang. Bizardunak

2011/05/20

Muchachito Bombo Infierno

Musika alaia eta rumba estiloa gustatzen bazaizu, talde hau atsegin izango duzu. Liburutegian 2 CD ditugu (Vamos que nos vamos) eta (Visto lo visto). Hobeto ezagutzeko, hemen duzu Jungla Sonora irratsaioan eginiko aurkezpena eta zuzeneko abesti bat.



2010/11/11

Cd berriak

Azken aldian liburutegirako erosi ditugun CD ezberdinetako kanta batzuk entzuteko eta bideoak ikusteko aukera duzu hemen



2010/03/30

CD berriak

Hemen dituzue azkenaldian erosi ditugun CDetako abestietako batzuk. Euskal taldeen artean Gose, Anari eta Audience ditugu bere azken diskoekin. Baita ere Khaled rai abeslari algeriarra, 70. musikan oinarritutako rocka egiten duten Black Crowes taldea eta reggae eta ska talde klasiko eta handi bat, Toots and the Maytals jamaikarrak. Azken talde honek eragin handia izan du euskal musikan Kortaturen Sarri Sarri, Fermin Muguruzaren 54-46, Joxe Ripiauren Presaka, Potatoren Ay, ay,ay ... abestiak talde honen abestien bertsioak baitira.


MusicPlaylistRingtones
Create a MySpace Playlist at MixPod.com

2010/02/17

2009ko musika

Oraingo honetan 2009ko musika biltzen duten hiru CD aurkeztu nahi dizkizuet. Alde batetik Entzun! aldizkariak Euskal Herriko taldeen 18 abestiz osatutako bilduma eta bestetik, nazioarteko musika biltzen duen Rockdeluxe aldizkariarena. Disko hauetako abesti batzuk hemen dituzue





MusicPlaylistRingtones
Create a MySpace Music Playlist at MixPod.com

2009/10/28

Iñaki Plaza & Ion Garmendia. 20 hatz proiekt

Iñaki Plaza & Ion Garmendia
20 hatz proiekt
Baga-Biga, 2009

Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.

Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.

Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai


2009/05/27

Joan as Police Woman. To survive

Joan as Police Woman
To Survive
Pias

Joan Wasser, hau da bere benetako izena, oso txikitatik hasi zen biolina eta pianoa jotzen. Gaztetan talde ezezagun batzuen partaide izan ondoren, artista esanguratsu batzuen laguntzaile gisa egin zen ezagun. Nirvana, Nick Cave, Lou Reed, Antony & the Johnsons edo Rufus Wainwright bezalako taldeekin lan egin ondoren hasi zen bere bakarkako ibilbidea, To Survive bere bigarren diskoa delarik.

Disko honetan piano soinuak dira nagusi. Soula, popa eta jazza nahasten ditu abesti goxo eta lasaiak eginez, beti ere sentimendu ezberdinei buruz hitz eginez, batez ere maitasunari buruz.

2009/02/25

Otis Redding. The dock of the bay

Otis Redding
The dock of the bay
Atlantic, 1968

Otis Redding Estatu Batuetako hegoaldean (Georgian) jaio zen 1941ean. Bere aita apaiz bautista izanik, elizako koruan egin zituen lehen pausoak musikan gero institutuko bandan aritzeko eta talde ezberdinetan ondoren: Little Richarden "Upsetters" eta Johnny Jenkinsen "Pinetoppers" taldeetan. Azkenik 1963an lortu zuen bere lehen diskoa grabatzea. Kanta gehienak Otis berak idazten zituen eta gero bere ahots leunarekin (edo urratuarekin abestiak horrela eskatu ezkero) abesteko. Pixkanaka arrakasta lortzen joan zen eta "Soularen errege" goitizena jarri zioten.
1967an hil zen bere taldeko partaide gehienekin batera hegazkin istripu batean. Disko hau bere heriotza ondoren argitaratu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Bertan
hemen entzuteko aukera duzun (Sittin'on) The dock of the bay abesti ezaguna azaltzen zen

2008/11/03

Arianna Puello. 13 razones

Arianna Puello
13 razones
Zona Bruta

Ariannak ibilbide luzea du Rap musikaren baitan, Ari izenarekin 2 disko (maxi bat eta LP bat) atera baitzituen eta oraingo izenarekin beste 5. Estatuko abeslari ezberdinen diskoetan ere kolaborazio ugari ditu: Fermin Muguruza, Frank T, Jotamayuscula... Bera izan zen lehenengotako emakumea estatuan Rap musika egiten.
Disko honetan Rap musika egiten jarraitzen du baina beste estilo batzuekin nahastuta. Dominikar Errepublikan grabatua izan da eta ondorioz bertan nagusi diren erritmoak azaltzen dira: saltsa, reggae, erritmo tropikalak ... baita reggaetona ere.

Bideo honetan Amparanoiaren laguntza duen
Juana Kalamidad abestia ikus eta entzun dezakezu.

2008/07/23

Esne Beltza. Made in Euskal Herria


Esne Beltza

Made in Euskal Herria

Gaztelupeko Hotsak


Xabier Solano (The Solanos, Fermin Muguruza, Etzakit, 4 Itzal) buru duen talde hau esperientzi handiko musikariz dago osatua. Gehienak Fermin Muguruzaren taldea osatzen zuten azken biran baina beste talde batzuetan ere jo izan dute, hala nola Etzakit, Joxe Ripiau , Mal de Ojo, Baldin Bada, Karidadeko Benta, Izotz edo Su Ta Garen.


Made in Euskal Herria beraien lehen diskoa da eta bertan musika beltza (reggae, ska, hip hop eta soula) lantzen dute baina betiere euskal ukitu bat emanez trikitixa eta beste instrumentu batzuekin. Zuzenean entzuteko taldea dela esan daiteke bere musika oso alaia eta dantzagarria baita.

Zuzenean ikusteko Ibarrako San Bartolome Festetan (abuztuaren 23an, gaueko 11:00etan herriko plazan) izango duzue parada. Musika entzuteko berriz, hemen klikatu eta taldeko Myspaceko orrialdera joango zarete. Argazkiak ikusteko berriz, hemen klikatuz flickren dauden argazkiak ikusiko dituzue.


Bideo hauetan ekainaren 19an Ereñozun emandako kontzertuaren zati bat eta diskoaren grabaketako making off-a dituzue.





2008/04/11

Lizz Wright. The orchard

Lizz Wright
The orchard
Verve Music

Georgian (Estatu Batuak) jaiotako abeslari honen hirugarren diskoa da hau. Bertan berak konposatutako abestiez gain, bertsio batzuk ere egiten ditu (Led Zeppelin, Ike & Tina …) eta orokorrean jazza beste estilo batzuekin nahasten duela esan daiteke, batez ere bere jaioterrian hain sustraituta dauden soula, bluesa eta gospelarekin, abesti goxo eta sakonak sortuz. Izan dituen laguntzaileak ere aipagarriak dira: Calexico taldeko Joey Burns eta John Convertino …

Bideoan "My heart" abestiaren zuzeneko bertsioa entzun dezakezu


2008/02/06

Quimi Portet. Matem els dimarts i els divendres

Quimi Portet
Matem els dimarts i els divendres

Girona : Música Global Discográfica, 2007


Quimi Porteten seigarren disko honek Vic-eko harategi batean irakurri zuen kartel batean (astearte eta ostiraletan hiltzen dugu) du jatorria.
El Último de la Fila talde arrakastatsu eta mediatikoan parte hartzen zuen bitartean, Quimik bere bakarkako ibilbidea hasi zuen disko xume eta erakargarriak eginez. Bide berri honetan katalunieraz bakarrik abesten du eta rock xume eta intimista egiten du, betiere letra ironiko eta umoretsuekin eta zerikusirik ez du El Último de la Filan egiten zuen musikarekin ez eta zuen jarrerarekin ere.

Abeslari hau hobeto ezagutzeko Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Hiru Kortxea saioan egindako elkarrizketa atsegina entzutea proposatzen dizuet hemen klikatuz. Baita ere
La cuixa i l'ala abestia ikusi eta entzutea.

2007/11/05

Sexty Sexers. Urkamendi blues

Sexty Sexers
Urkamendi Blues
Gaztelupeko Hotsak

2001ean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. 2006ko otsailean lehen disko luzea kaleratu zuten “Iluntze berri baten bila” izenekoa. “Urkamendi blues” beraien bigarren diskoa da. 70. hamarkadako musikan (The Cult, Black Sabbath ...) eta hard-rockean (Hellacopters, Turbonegro ...) oinarritutako musika egiten dute, gitarrak eta erritmo indartsuak nabarmentzen direlarik.

Talde honetaz informazio gehiago nahi baduzu, irudian klikatu eta “EITB kultura” saioak taldeari eskainitako erreportaia ikusiko duzu.


2007/09/14

Micah P. Hinson and The Opera Circuit

Micah P. Hinson
Micah P. Hinson and the opera circuit
Sketchbook records

"Sufrimendu handia izan dut bizitzan. Eta diskoan ere sufrimendu handia dago. Oso triste nengoela sortu nituen kantuak. Baina grabazio unea aspaldiko errazena izan zen, nahiz eta bizkarreko min itzela izan: drogak utziak nituen, maitasun aldetik egonkor nengoen, musikariak adiskide onak ziren...". (Micah P. Hinson. Berria, 2007ko urtarrilaren 18).

Abesti hau bere lehenengo diskoan (The Gospel Progress, 2004) azaldu zen.

2007/06/13

Lura. M'bem di fora

M'bem di fora
Lura

Lura Lisboan jaio baina Cabo Verdetar jatorria duen abeslaria da, horregatik ez da harritzekoa bere disko berriak “M'bem di fora” (Kanpotik nator) izenburua izatea. Hau bere bigarren diskoa da eta bertan Cabo Verdeko erritmoak (saudade, coladeira, morma, funana ...) Portugal (fadoa) eta Brasilko (bossa) erritmoekin nahasten ditu.
Abeslari honen orrialdea, http://www.luracriola.com/.
Disko honetako “Ponciana” abestiaren bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian







2007/04/20

Mariza. Fado curvo

Fado curvo
Mariza
EMI
Mariza 1999. urtean egin zen ezaguna Amalia Rodrigues fado abeslari handiaren hil osteko omenaldietan abestu zuenean.

Bere lehenengo diskoak (“Fado em Mim”), izugarrizko arrakasta izan zuen Portugalen. “Fado curvo” diskoa berriz, bere bigarrena da eta 2003 urtean argitaratu zuen. Disko honekin lortu zuen nazioarteko arrakasta.
Mariza fadoaren berritzaile nagusietako batean bilakatu dela esan daiteke. Fado tradizionalak era berritu batean abesten ditu, sentsibilitate eta dotorezia handiarekin, eta instrumentu askoren laguntzarekin.
Gogoratu Mariza gure eskualdean izango dela apirilaren 26an «Mundua Tolosan» egitasmoaren barruan kontzertua eskainiko baitu Leidorren. Aurretik Gasteizen abestu zuen eta hau dela eta Gara egunkarian egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

Portugaldar poeta nagusien hitzak erabiltzea asko gustatzen zaio Marizari. Disko honetan Fernando Pessoaren poema baten moldaketa egiten du “cavaleiro monge” abestian. Abesti honen bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian




2007/03/01

Ali Farka Touré & Toumani Diabaté


Disko honetan Maliko (Afrika) 2 musikari ospetsuenetakoak batzen dira eta halaber 2 tradizio ezberdin ere bai: alde batetik, Ali Farka Tourék gitarra jotzen du eta Peul herrikoa, nekazaria, nomada eta basamortu inguruan bizi da eta bestetik, Toumani Diabatek kora (21 sokako arpa, Afrika mendebaleko instrumenturik tradizionalena) jotzen du, Mandinga herrikoa da eta griot-en tradizioaren jarraitzailea da.

Abesti gehienak Mandinga herriko abesti tradizionalak dira: Ali Farkak oinarria jartzen du kanta guztietan eta Toumani Diabaték bakar-saio liluragarriak egiten ditu bere korarekin.
Disko honek Grammy sari bat irabazi zuen 2006ean.
Maliko musika ezagutu nahi baduzu, beste disko hauek ere baditu liburutegian:

2007/02/05

Kind of blue

Miles Davis (1926, Illinois–1991, Santa Monica)
Kind Of Blue

Columbia, 1959

Miles Davisen (Tronpeta) gidaritzapean, John Coltrane (saxo tenorea), Cannonball Adderley (saxo altua), Bill Evans eta Wynton Kelly (pianoa), Paul Chambers (kontrabaxua) eta Jimmy Cobbek (perkusioa) osatutako luxuzko taldeak jazzaren historiako disko hobenetako bat sinatu zuen 1959an. Ahaztezinezko 5 kantu grabatu zituzten eta jazzaren barruan iraultza bat sortu zuten jazz modala izeneko estiloa sortuz.

Jazza ezagutzen hasteko oso disko aproposa.

Diskako "So what" abestia entzuteko aukera duzu hemen



2006/12/21

La cantina. Entre copa y copa

La cantina. Entre copa y copa (Emi)

Lila Downs-ek Mexicoko abesti tradizionalak eskaintzen dizkigu bere bosgarren disko honetan: rancherak, baladak, kunbiak … Gaiak ere ohikoak dira Mexikoko musikan: bakardadea, tekila, sufrimendua eta maitasuna. Baina aipagarriena, abesti hauek garai berrietara egokitzen dituela da, erritmo berriak (batzuetan elektronikoak) eta gitarra elektrikoak sartuz. Abesti batzuetan Flaco Jimenez akordeoilari ezagunaren parte hartzea ere azpimarragarria da.

2006/12/14

Leonard Cohen: Libro del anhelo

Libro del anhelo. Leonard Cohen. Lumen

Leonard Cohen es una de las figuras más fascinantes de nuestro tiempo. Su voz rota y leñosa ha cantado todas las miserias y grandezas de la condición humana a lo largo de más de cuarenta años. Muchas veces se le ha calificado como uno de los mejores poetas del siglo, gracias, en gran medida, a que su
talento musical ha ido siempre acompañado de una asombrosa destreza verbal.
Este "Libro del anhelo" constituye estrictamente un poemario, un libro en el que el autor ha trabajado durante más de veinte años y en el que ha volcado todo su saber, sus dudas, sus miedos, sus consideraciones en torno al amor, la vejez, el mundo que nos rodea, la muerte. Acompañados por dibujos del propio Cohen, este libro es un complemento imprescindible a sus canciones.

En la biblioteca también podrás encontrar los siguientes CDs del autor: