2016/09/22

9. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa 2016

OINARRIAK

Edozeinek parte har dezake, bakarka. Gaia librea izango da,baina ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Lan guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.
Lehiaketa honen helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira, eta erabilitako euskararen kalitate maila ere aintzat hartuko da.
Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailu bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere. Aurrediseinatutako irudiekin egindako lanak bazterturik geratuko dira; Comic Book creator, TBO, Comic Life, Comic Master edo antzerako programetako aurrediseinatutako irudiekin egindakoak.
Irudi digitalizatuen kasuan, orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu behar da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan behar du. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta istorio bakarra zein anitza aurkeztu ahal izango dira.



LANAK NON ETA NOIZ
Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztuko dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:

Galtzaundi Euskara Taldea
"Galtzakomik komiki lehiaketa"
Nafarroa etorbidea 6 behea
20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Aurkezteko azken eguna 2016ko azaroaren 21a izango da.

Komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduaren 2tik 16ra Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan, sarituak izan ez diren lanak jasotzeko aukera egongo da. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.

NOLA AURKEZTU
Aurkeztutako komikian autorearen izenik ezin da jarri. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztu behar da.

SARIAK
12 urtetik behera:
1. Saria: 100€ + komiki bilduma
2. Saria: Komiki bilduma + Marrazketarako materiala
5 Aipamen: komiki bilduma bana.
Ibarrako Komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute

12 urtetik 16 urtera:
1. Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
2. Saria: 100€ + komiki bilduma
2 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute

16 urtetik gora:
1. Saria: 700€ + Eluska jatetxean 2 lagunentzako afaria
2. Saria: 300€ + Danon txokoan 2 lagunentzako afaria

Egile bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu ondoko irizpideen arabera: istorioaren zuzentasuna eta ulermena, marrazkiaren bizitasuna eta originaltasuna, idazmena, garbitasuna eta marrazketarako erabili den materiala eta teknika.
Gutxieneko kalitaterik ezean, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake. 

ZOZKETA
Mahala Baserriko Produktuen 2 saski zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.

SARI BANAKETA
Sari banaketa 2016ko abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etan Ibarrako Kultur Etxean izango da.
Saria eskuratzen dutenek nahitaez sari banaketa ekitaldira etorri beharko dute, pisuzko arrazoiren bat ez bada.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.
Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655 004, kultura@galtzaundi.com, tlsh.com) eskuratu daiteke.

2016/09/20

Larrua

Larrua
Curzio Malaparte
Erein / Igela



Malapartek gerraren izurriari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena, Larrua, gerraondoko lehen urteetan idatzia, 1949an agertu zen Italian, eta hurrengo urtean, Frantzian. "Ez da gerrateko Europaz ariko, ezbada gerraondokoaz. Krudeltasunik gabe egongo ez bada ere, ez da Kaputt bezain krudela izango; aitzitik, jostagarriagoa izango da, izugarri bezain alaigarri izango delako" idatzi zuen Malapartek, Larruaz ari zela. Aliatuek askatu/ okupatutako Napoliri buruzko kronika eleberri gisa kontatu honek polemika arras bortitza eta gaitzespenik garratzenak sortu zituen Italian, argitara atera zenean: Eliza Katolikoak liburu debekatuen indixean sartu zuen; eta hainbat italiar ospetsuk, antipatriotiko eta moralgabea iritzirik, gogorki kritikatu zuen. Geroago ere eleberriak kritika latzak eta laudorio sutsuak jaso ditu. Batzuen iritzian, Malaparte "xaboi burbuila terroristen egilea" da; beste batzuek, aldiz, XX. mendeko literatur lan onenen artean sartu ez ezik, XX. mendea hobekienik irudikatzen duen eleberria dela uste dute. 




Larrua. Curzio Malaparte from Erein argitaletxea on Vimeo.