
Iñigo Muñoyerro, Fernando J. Pérez
SRB
Arabako naturgune honetako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du liburu honek famili giroan egiteko ibilaldi errazak edo mendi igoera zailagoak eskainiz.

Iñaki Alcalde, Jesús M. Pérez Azaceta
Sua
Herrialdeko 143 tontorren igoerak deskribatzen ditu.

Mikel Tellagorri
Sua
Euskal Herriko baso eta ibarrak, itsasertza, labarrak eta haitzarteak, tontor nagusiak, ibaiak eta ur-jauziak ezagutzeko aukera ematen du.

Ander Izagirre
Sua
Euskal kostaldeak dituen 225 kilometroak 13 etapetan egitea proposatzen du.

Rufo Ganuza
El senderista
Zaraitzu, erronkari edo Zuriza bezalako leku ederrak ezagutzeko parada ematen duen liburua. Ibilbide ezberdinek informazio zehatza dute: zailtasuna, iraupena, kartografia ...

El Mundo de los Pirineos
Pirinioetan zehar 2 eta 3 egunetan egiteko ibilaldiak proposatzen dizkigu El Mundo de lo Pirineos aldizkariko zenbaki berezi honek, baina oraingo honetan ibilaldi bukaerako herrietako leku esanguratsuenak bisitatzea ere gomendatzen digu.

Aneto publicaciones
14 DVDz osatutako bilduma honetan Piriniootaz informazio asko ematen zaigu: lehenengoan nola sortu ziren eta zein aldaketa izan dituen azaltzen zaigu, baina bestetan bailara eta mendi ezberdinak erakusten zaizkigu betiere irudi ederrekin hornituta eta bailara bakoitzaren berezitasunak, kultura eta ohiturak adieraziz.