Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2015/10/30
2015/10/26
Galtzakomik 2015
Galtzaundik, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, “Galtzakomik 2015” komiki lehiaketa iragartzen du,
hurrengo oinarrien arabera:
OINARRIAK
Edozeinek parte har dezake, bakarka. Gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin
dezakeenik. Lan guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.
Lehiaketa honen helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira, eta erabilitako euskararen maila ere
aintzat hartuko da.
Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailu bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere. Aurrediseinatutako irudiekin egindako lanak bazterturik geratuko dira; Comic
Book creator, TBO, Comic Life, Comic Master edo antzerako programak.
Irudi digitalizatuen kasuan, orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu behar da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa.
Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez. Istorio bakarra edo anitza landu ahalko da.
LANAK NON ETA NOIZ
Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztuko dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
Galtzaundi Euskara Taldea
“Galtzakomik komiki lehiaketa”
Nafarroa etorbidea 6 behea
20.400 Tolosa (Gipuzkoa)
Aurkezteko azken eguna 2015ko azaroaren 20a izango da. Komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduaren 4tik 11ra Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan, sarituak izan ez diren lanak jasotzeko aukera egongo
da. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.
NOLA AURKEZTU
Aurkeztutako komikian autorearen izenik ezin da jarri. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztu behar da.
SARIA
Egile bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu ondoko irizpideen arabera: istorioaren zuzentasuna eta ulermena, marrazkiaren
bizitasuna eta originaltasuna, idazmena, garbitasuna eta marrazketarako erabili den materiala eta teknika. Gutxieneko kalitaterik ezean, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.
ZOZKETA
Mahala Baserriko Produktu naturalen 2 saski zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.
SARI BANAKETA
Sari banaketa 2015ko abenduaren 4an arratsaldeko 19:00etan Ibarrako Kultur Etxean izango da.
Saria eskuratzen dutenek nahitaez sariak banatzeko ekitaldira etorri beharko dute, pisuzko arrazoiren bat ez bada. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen
direla esan nahi du. Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara
Taldean (943 655 004, galtzaundi@galtzaundi.com, tlsh. com) eskuratu daiteke.
SARIAK
12 urtetik behera:
1. Saria: 100€ + komiki bilduma
2. Saria: Komiki bilduma + Marrazketarako materiala
5 Aipamen: komiki bilduma bana.
Ibarrako Komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
12 urtetik 16 urtera:
1. Saria: 200€ + marrazketarako materiala+komiki bilduma
2. Saria: 100€ + komiki bilduma
2 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
16 urtetik gora:
1. Saria: 700€ + Eluska jatetxean 2 lagunentzako afaria
2. Saria: 300€ + Danon txokoan 2 lagunentzako afaria
Suscribirse a:
Entradas (Atom)