2009/10/28

Iñaki Plaza & Ion Garmendia. 20 hatz proiekt

Iñaki Plaza & Ion Garmendia
20 hatz proiekt
Baga-Biga, 2009

Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.

Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.

Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai


2009/10/26

Ipuin kontaketa

Datorren ostiralean, urriaren 30ean, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.

Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.







Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako saioa.