2009/12/11

Blankets

Craig Thompson
Blankets
Astiberri, 2006

Komiki-eleberri hau egilearen haurtzaroan eta nerabezaroan oinarritzen da. Craig Wisconsingeko (Estatu Batuak) nekazari herri txiki batean bizi zen eta hezkuntza oso erlijioso eta gogorra izan zuen. Ikastetxean ez zen integratzen gainera eta burla eta iseka ugari jasan behar izan zituen. Testuinguru honetan egileak bere anaiarekin eta bere lehen amodioarekin izan zuen harremanean jartzen du bere arreta bekatua eta amodioa bezalako gaiak lantzeko eta komiki xume, intimo eta poetiko bat lortzeko.

Liburu honek sari ugari jaso ditu eta
Time aldizkariak eta YALSA elkarteak (Estatu Batuetako Liburuzainen Elkarteak) Estatu Batuetako urteko libururik onena izendatu zuten.



Liburutegian egilearen beste liburu bat ere badugu: Cuadernos de viaje