2011/02/03

Egipton gertatzen ari denaren arrazoiak hobeto ulertzeko

Egipton gertatzen ari denaren arrazoiak hobeto ulertzeko, 2009ko otsailean idatzitako sarrera honetan gomendatzen nuen nobelaren irakurketa gomendatzen dut berriro.

Alaa Al Aswany
El edificio Yacobián
Maeva

Yacobián eraikina Kairoko (Egipto) erdialdeko kale komertzial batean dago kokatuta. 1930ean eraiki zuten aberats jendea bertan bizitzeko baina denboraren poderioz gainbeheran dago eta orain era guztietako jendea bizi da bertan: politikoak, ikasleak, aristokratak, kazetariak, emakumeak, langileak ... Idazleak biztanle hauen bizitzak azaltzen dizkigu Egiptoko arazoen eta egoeraren berri emateko: ustelkeria, poliziaren indarkeria, homosexualen egoera, emakumeenganako diskriminazioa, fundamentalismo islamdarra ... Egia esan ez du oso ondo uzten Egiptoko egungo erregimen politikoa.

Idazle beraren "Chicago" , Naguib Mahfuzen liburuak edota Khaled Al Khamissiren "Taxi" ere baliagarriak dira Egiptoko egoera ulertzeko.