2007/01/05

La pesadilla de Darwin

Film honek globalizazioak Tanzanian izan dituen ondorioei buruz hitz egiten digu. Dena Niloko Perka arraina Victoria lakuan artifizialki norbaitek sartzen duenean hasten da. Arrain honek beste arrain mota guztiak jaten ditu eta lakuko oreka ekologikoa hausten du. Honez gain, herrialde aberatsetara esportatzeko arrain industria boteretsu bat sortzen da, aberastasuna esku gutxi batzuetan bilduz eta laku inguruko biztanleengan ondorio txarrak ekarriz: armen salmenta, biolentzia, gosea, prostituzioa, txirotasuna.

Dokumental gogor honek sari ugari jaso ditu, aipagarriena Europako Dokumental Onenaren Saria 2004.

Miradas de Cine orrialdeko kritika irakurri nahi baduzu klikatu hemen.