Idazlea: Orhan Pamuk
Izenburua: Elurra
Argitaletxea: Elkar
Itzultzaileak: Monika Etxebarria eta Fernando Rey
Orhan Pamuk idazle turkiarraren nobela hau oso ezaguna egin zen argitaratu zenean urteko nobelarik hobenetakoa zela esan zutelako eta bertan egiten dituen baieztapen politikoengatik: alde batetik gaurko Turkiaren deskribapen gogor bat egin zuen eta bestetik, turkiarrek armeniarren aurka egindako genozidioa onartu zuen.
Nobela honetan Turkiaren egoeraren berri ematen digu idazleak: ateismoa eta islam politikoaren arteko gerra, mendebaldearekiko erakartasuna eta gorrotoa, beloaren auzia, txirotasuna, kurduen arazoa, tortura, demokrazia, emakumeen egoera … nobela politiko eta errealista bat sortuz. Horretarako arazo eta egoera guzti hauek hiru egunez elurragatik isolatuta gelditu den Kar hirian kokatu ditu eta bertan auziak muturreraino eramaten ditu beti ere idazleak distantzia mantenduz, kausa baten alde edo kontra ez azalduz.
2006. urtean Nobel Saria jaso zuen idazle honen liburu gehiago baditugu liburutegian:
- El libro negro
- Ma llamo rojo
- Estambul: ciudad y recuerdos
- Nieve