2008/11/28

"Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan" narrazio lehiaketa

TOLOSALDEA GARATZEN AGENTZIAK ANTOLATU DUEN “EMAKUMEEN EKARPENA MIGRAZIO PROZESUETAN” LEHENENGO NARRAZIO LEHIAKETAREN OINARRIAK

GAIA

Errez aurki daitezke euskaldunetaz eta hauek munduan zehar izandako mugimenduetaz diharduten literatur testuak. Testu hauek gutxi edo ezer diote prozesu hauetan parte hartu zuten emakumeetaz, ordea. Emakumeak ezkutatzeko eskema hau bera antzeman dezakegu gaur egun Euskal Herrira datozenetaz ari garenean. Emakume etorkinak ez daude agerian, batez ere egoera irregularrean daudenak, ezkutatzen errazak diren lanetan aritzen direnak. Hala, Literatur lehiaketa honetan idazketaren bidez emakume hauek nabariagoak izan daitezen laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu, bai atzerritik Tolosaldeara etorritako emakumeen historien bidez, baita bertatik atzerrira joandakoenen bidez ere. Horrela gizarte aintzatespena lortzen laguntzea lortuko duzue. Hori dela eta, proposatzen dizuegun gaia hau da: Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan.

PARTE HARTZAILEAK

Lanak aurkezteko bi kategoria aurreikusi dira:
1. 16 urte beherako
Tolosaldean bizi diren neska eta mutil guztientzako.
2. 16 urtetik gorako (2008 urtean beteta)
Tolosaldean bizi diren emakume eta gizon guztientzako.
Bi kategoriatan, partaideek beste lehiaketaren batean saririk jaso ez duten argitaratu gabeko lan originala aurkeztu behar dute. Baldintza hauek epaimahaiak bere erabakia aditzera eman arte iraungo dute.

GOMENDIOAK

Idazlanetan hizkera
ez sexista eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoez
harago doana erabiltzea baloratuko da.

HIZKUNTZA

Idazlanak
euskaraz eta gaztelaniaz onartuko dira.

NARRAZIOEN EZAUGARRIAK

Lanak gehienez 10 orrikoak izango dira, DIN A-4 neurrikoak, makinaz edo ordenagailuz idatziak, tarte bikoitzarekin eta alde batetik bakarrik. Letra, Times New Roman motakoa izango da, 12 tamainakoa.


AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Narrazioen ale bakarra aurkeztuko da egilearen identifikaziorik ez duen gutunazal
itxian. Gutun-azalean, datu hauek bakarrik agertuko dira:
  • Narrazio lehiaketa, izenburua eta adina.
Barruan, beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Kanpoaldean aurreko gutunazaleko datu berberak jarriko dira eta barrualdean honako hauek:
  • Lanaren izenburua.
  • Idazlearen izen-abizenak.
  • NAN-aren fotokopia (edo balio bereko dokumentua atzerritarra izanez gero, pasaportea, egoitza-baimena...)
  • Helbidea eta harremanetarako telefonoa.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

TOLOSALDEA GARATZEN
San Esteban auzoa, 20
20.400 Tolosa
edo helbide elektroniko honetara: inmigrazioa@tolosaldea.net
Egileek,
2008ko abenduaren 31 arte bidali ahal izango dituzte lanak Tolosaldea Garatzenen bulegoetara edo eraman Agentziaren ordutegian. Emailez bidaltzeko,
abenduaren 31ko 23:59 ordu arte.

EPAIMAHAIA
  • Joxe Mari Iturralde (Idazlea).
  • Miren Garmendia (Filologoa).
  • Josebe Iturrioz (Tolosako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria)
  • Susana Marato (Billabonako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria).
  • Mamen Rasero (Tolosaldeko Inmigrazio Teknikaria).

EPAIA

Epaimahaiaren erabakia
otsailean jakingo da. Soilik irabazleek izango dute
honen berri sari banaketa arte.

SARIAK

  • 16 urte beherakoentzat, 200 euro eta saria.
  • 16 urte gorakoentzat, 500 euro eta saria.
SARITU GABEKO LANAK

Egileek, 2009ko martxoaren 31 arte jaso ahal izango dituzte lanak Tolosaldea
Garatzenen bulegoetan (Agentziako ordutegian).

SARI-BANAKETA

Irabazleei saria emango zaie horretarako egingo den ekitaldian.

Oinarriak gazteleraz irakurri nahi badituzu, sakatu hemen

2008/11/26

Ipuin kontaketaren argazkiak

Lur Kortaren emanaldi jendetsuaren argazkiak dituzue hauek




Argazkien egilea: Makiu