2012/04/04

Pazko astea kultur etxean: 2012ko egitaraua

Apirilak 10, asteartea, 17:00etan


Super Txarko: Zirkuaren magoa?
Begira Teatroa 

Zirkuko zuzendariak mago garrantzitsu baten ikuskizuna aurkezten du, baina Txarko pailazoa SUPERTXARKOz jantzita agertzen da. Zuzendaria etsituta, egun batez Txarko magoa izan dadila onartzen du.


Jokoa, musika, ilusionismo trukuak, dantza eta ikuslegoaren parte hartzea uztartzen eta sustatzen dituen emanaldi bikaina. 


Apirilak 11, asteazkena, 17:00etan


Marsel Magoarekin magia saioa


Haurrak zein helduak entretenitzeko sortutako ikuskizuna, non txikiek zuzen zuzenean hartzen dute parte, bakarka magoari lagunduz eskenatokian edo taldeka elkarlanean.
Hainbat truku eskenatokian; txanpon hegalariak, kartak, musika lagun duten jolasek. Den dena oso bisuala da, umorez, magiaz eta sorpresaz beterik. Ikuskizunak inprobisazioari leku zabala usten dio, beraz inoiz ezin da jakin nondik nora joko du magoak, noraino eramango gaituen… 



Apirilak 12, osteguna, 17:00etan


"Munduan entzun nuen" Ipuin-kontaketa saioa
Jakin eta Jolas

Jakin, Euskal Herriko neska-mutilei hamaika istorio kontatu eta gero mundu zabalean zehar bidaiatzera irten da.Orain gure artean dago berriro ere eta bidean aurkitu dituen istorio eta kondairak zabaltzea du helburu. 
 



Apirilak 13, ostirala, 17:00etan


"Bikokote"
TTinbili TTanbala


Txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea arrantzale dira protagonistak. Istripu batek irla galdu batetara eraman zituen eta bertako bizimodua arintze aldera bi koko hartu eta txotxongiloetara jolasten dira. Hodei Unzueta eta Ibai Esoain dira aktoreak. Hortik izena bera: bi koko eta bikote bat!

1822an Piruli eta Txupik irla batean lur hartu zuten baleak arrantzatzen ari zirela. Harrezkero irla galdu horretan bizi dira baina itsasoko urek gaur egungo Euskal Herriaren berri ekartzen diete iristen diren objektuen bidez. Barruko irrikak bultzatuta Euskal Herrira itzultzea erabakitzen dute. Zer aurkituko ote dute? Gustatuko ote zaie?