Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2011/12/20
2011/12/19
EGUBERRIAK 2011
Ibarrako Kultura eta Gazteria Sailak haur
eta gaztetxoei zuzendutako programazio berezia antolatu du
Eguberrietarako. Abenduaren 27tik 30era bitartean honako jarduerak
antolatu ditu:
Abenduak 27, asteartea: "Huntz korapiloa" emanaldia 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 3-9 urte bitarteko haurrentzat.
Abenduak 28, asteazkena: "Miru, aintzirako sorgina" emanaldia Sointek taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 2-7 urte bitarteko haurrentzat.
Abenduak 29, osteguna: "Ipuinezipuin" Eidabe taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 4-8 urte bitarteko haurrentzat.
Abenduak 30, ostirala: "Beldurraren etxea" emanaldia Hipo eta Tomax pailazoen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean.
Eta gogoratu abenduaren 24ean, OLENTZERO 18.30ean abiatuko dela Izaskun auzotik behera eta iluntzeko 19:00etan helduko dela San Bartolome plazara haurrekin tartetxo bat egoteko!
2011/12/14
Galtzakomik 2011 lehiaketako irabazleak
Hauek izan dira aurtengo Galtzakomik lehiaketako irabazleak:
12 URTETIK BEHERA
1. SARIA: Marrazketarako karpeta eta bi komiki.
Planetaz planeta. Aitor Sanchez
Planetaz planeta. Aitor Sanchez
1. AIPAMENA: bi komiki
Sudurluze Iratxoa .Aimar Odriozola
Sudurluze Iratxoa .Aimar Odriozola
2. AIPAMENA: bi komiki
Piszinako zulo beltza. Mara Odriozola Fernandez
Piszinako zulo beltza. Mara Odriozola Fernandez
3. AIPAMENA: bi komiki
Txakur mizkiña Marcos Alonso Carrillo
Txakur mizkiña Marcos Alonso Carrillo
4. AIPAMENA: bi komiki
Amets baten bi aurpegiak. Ane Antxustegietxarte
Amets baten bi aurpegiak. Ane Antxustegietxarte
12-18 URTE BITARTEKOAK
1. SARIA: 400 €
Edurnezuri. Markel Galbete
Edurnezuri. Markel Galbete
2. SARIA: 200 €
Astokiloen familia. Paulo Albisua Idiakez
Astokiloen familia. Paulo Albisua Idiakez
1. AIPAMENA: bi komiki
Zorte oneko tximinoa. Elene Ulacia eta Irati etxaniz
Zorte oneko tximinoa. Elene Ulacia eta Irati etxaniz
2. AIPAMENA: bi komiki
Nekazari laguntzailea.Kerman Sorarrain eta Mikel Lekuona
Nekazari laguntzailea.Kerman Sorarrain eta Mikel Lekuona
18 URTETIK GORA
1. SARIA: 600 € + argitalpena
Komiki. Aitor Urkiola Badiola
Komiki. Aitor Urkiola Badiola
2. SARIA: 400 €
Laura. Elene Urquijo Esparza
Laura. Elene Urquijo Esparza
1. AIPAMENA:
Sortzeko ahalmena. Ane Arzelus Rodriguez
Sortzeko ahalmena. Ane Arzelus Rodriguez
Gogoratu sariak datorren ostiralean, abenduaren 16an, arratsaldeko 19.30ean banatuko direla Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean
Etiketak:
Galtzakomik,
Komikiak,
Lehiaketak
2011/11/30
2011/11/16
Cuadernos Ucranianos
Komiki hau idazleak Ukrainara egindako bidai ugarien emaitza da. Bidai hauetan bertako jendeak kontatutakoa azaltzen du dokumental erara, Ukraniaren XX. mendeko historia, batez ere Ukraina SESBeko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunako) partaidea zenean eta Stalinen menpe zegoenean gertatutako gosete izugarria (1932-1933).
Komiki honi buruz informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen
2011/11/11
Biutiful
Biutiful
Bartzelonan filmatu zuen filma Gonzalez Iñarrituk, baina postaletatik kanpo gelditzen den hiria erakutsi nahi izan du, Raval auzoa eta inguruak. Uxbalen istorioarekin orain arteko bere pelikularik intimistena egin du zuzendariak, sufrimenduaren inguruan hausnarketa gogorra.(Otamotz aldizkaritik hartutako testua)
Zuzendaria: Alejandro Gonzalez Iñarritu.
Aktoreak: Javier Bardem, Blanca Portillo, Ruben Ochandiano, Felix Cubero, Martina Garcia, Manolo Solo, Eduard Fernandez.
Herrialdea: Mexiko.
Urtea: 2010.
Iraupena: 138 minutu.
Sariak: Cannes, Goya
Filmean Javier Bardemek antzezten duen
Uxbal da protagonista nagusia. Bartzelona, hiri moderno eta
kosmopolitan, galduta sentitzen du bere burua eta emozionalki
desorekatuta dabil Uxbal. Emaztearekin zuen erlazioa era mingarrian
bukatu berri du, eta honi buelta ematen saiatzen ari da. Seme alaben
zaintza bere gain du eta eginbehar hau are gehiago zailtzen zaio
heriotza gertu duela sentitzean. Inguruan dituenak zaindu behar ditu
baina bere burua zaintzearen ardura ahaztu gabe.
Bartzelonan filmatu zuen filma Gonzalez Iñarrituk, baina postaletatik kanpo gelditzen den hiria erakutsi nahi izan du, Raval auzoa eta inguruak. Uxbalen istorioarekin orain arteko bere pelikularik intimistena egin du zuzendariak, sufrimenduaren inguruan hausnarketa gogorra.(Otamotz aldizkaritik hartutako testua)
Liburutegian zuzendari honen film hauek ere baditugu:
- Amores perros (2000)
- 11´09´01: 11 de septiembre (2002)
- 21 gramos (2003)
- Babel (2006)
Hau da Biutiful filmaren trailerra:
2011/11/07
Kamishibai saioa
Datorren ostegunean, azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean, 3-5 urteko haurrentzat Kamishibai saio berri bat izango dugu Ines Bengoa kontalariaren eskutik.
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Ines Bengoa,
Ipuin kontaketak
2011/10/27
2011/10/18
Nemesis. Philip Roth
Philip Roth
Nemesis
Meettok
Newark ekuatorialeko bero itogarrian, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan.
Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan -eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea.
Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea “kutsatzaile gabeko aire purua baitzen”, Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean.
Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako -Everyman, Indignation (Suminez), The Humbling, eta orain, Nemesis- galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?

2011/10/13
Ines Bengoaren ipuin kontaketa
INES BENGOA KONTALARIA
5-8 URTEKO HAURRENTZAT
ASTEARTEAN (URRIAREN 18AN), 17:30EAN
KULTUR ETXEAN
OHARRA: HAURRAK BAKARRIK SARTUKO DIRA SAIORA
5-8 URTEKO HAURRENTZAT
ASTEARTEAN (URRIAREN 18AN), 17:30EAN
KULTUR ETXEAN
OHARRA: HAURRAK BAKARRIK SARTUKO DIRA SAIORA
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Ines Bengoa,
Ipuin kontaketak
2011/10/10
Barazki mokadu goxoak
Hemen, Hamaika Telebistak liburuaren egileekin eginiko erreportaia ikusi dezakezue
2011/09/30
2011/09/08
IV. Galtzakomik Lehiaketa 2011
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen euskarazko komiki
lehiaketa da Galtzakomik. 2011n Galtzakomiken IV. edizioa egingo da.
Edozeinek parte hartu ahal izango du, bakarka, hiru kategorietan: 12 urtetik behera, 12 – 18 urte bitartean eta 18 urtetik gora.
Gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Pertsonai guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak eta euskara hutsean izan behar du.
Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere. Kasu hauetan orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu beharko da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan beharko du.
Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Lau orri hauetan istorio bakar bat edo istorio batzuk aurkeztu ahal izango dira.
Nola aurkeztu
Autorearen izenik ezin da jarri aurkeztutako komikian. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina, helbidea eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztuko da.
Lanak non eta noiz aurkeztu
Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA
"IBARRA GALTZAKOMIK" KOMIKI LEHIAKETA
NAFARROA ETORBIDEA 6 BEHEA
20.400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Aurkezteko epea 2011ko irailaren 19tik azaroaren 18ra izango da. Epearen azken egun honetan postetxean aurkeztutako lanak ere onartuko dira (zigilu-markak ziurtatuko du data hau).
Saritutako lanekin eta komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduan Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan, sarituak ez diren autore guztiek hartu ahal izango dituzte haien lanak. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.
Sariak
- 12 urtetik behera:
Komiki bilduma eta marrazketarako materiala.
- 12 urtetik 18 urtera bitartean:
Lehenengoa: 400€
Bigarrena: 200€
- Sariak 18 urtetik gora:
Lehenengoa: 600€
Bigarrena: 400€
Egile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu.Lehen saria eskuratzen duenak nahita nahiez etorri beharko du sariak banatzeko ekitaldira, pisuzko arrazoiren bat ez bada.
Sari banaketa
2011ko abenduaren 16ean arratsaldeko 19:30ean izango da Ibarrako Kultur Etxean. Epaimahaiaren ustez lanek ez badute eskatutako kalitaterik, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.
Informazio gehiago
Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655 004, kultura@galtzaundi.com, www.galtzaundi.com) edo Ibarrako Udaletxeko euskara sailean (943 673 827, euskara@ibarrakoudala.net).
LEHIAKETAREN OINARRIAK

Iazko komiki irabazleak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
2011/09/05
Bere aitaren alaba
Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere.
2011/09/01
Arazoak
Lanera itzuli gara baina arazoak ditugu. Liburutegia astelehenean irekiko dugu 10:30-13:00 eta 15:30-20:30 ordutegiarekin.
Barkatu eragozpenak
2011/07/29
2011/07/20
Irakurrienak haur eta gaztetxoen artean
Urteko lehen sei hilabeteetan, hauek izan dira liburu mailegatuenak haurren artean
Txiki-Txoko
5-8 urte
Txiki-Txoko
13 aldiz. Oilobustia. Emile Jadoul
11 aldiz. basoko lagunak
Mamu tren mamu tren. Jacques Duquennoy
10 aldiz. Nola dastatu ilargia?. Michael Grejniec
Lurra, Kroko!. Jo Lodge
Kroko eta lagunak. Jo Lodge
Baserriko lagunak
Oihaneko lagunak
5-8 urte
13 aldiz.Nahastea ikasgelan. Sarah Willson
12 aldiz. Bob esponja medikuarenean. Steven Banks 11 aldiz. Galtzaile arrosa handia. Jenny Miglis
10 aldiz. Barraskiloen lasterketa handia. Kim Ostrow
¿Dónde está Wally? en busca de la nota perdida. Martin Handford
Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. Werner Holzwarth
Aurkitu animaliak uretan. Francisco Arredondo
Confusión en el aula. Sarah Wilson
8-12 urte
8 aldiz. Bikini hondoko istorioak. David Lewman+ 12 urte
6 aldiz. Nur eta oihan misteriotsua. Toti Martínrez de Lezea
5 aldiz. Nur eta magia-kanpamentua. Toti Martínez de Lezea
Nur y el campamento de magia. Toti Martínez de lezea
Diario de Greg : móntatelo tú mismo. Jeff Kinney
El tesoro de hielo. Tea Stilton
Munstroaren gatibua. Bat Pat
Ritak nobioa du. Mikel valverde
5 aldiz. Jara Bartzelonan. Jasone osoro
La hija del espantapájaros. María Gripe
4 aldiz. Jara bikiak eta bikoteak. Jasone osoro
El curso en que me enamoré de ti. Blanca Älvarez
Misterioa argitu arte. Juan Kruz Igerabide
Emily the strange : cada vez más extraña. Rob Reger
Prohibido tener catorce años. Roberto Santiago
Azken urtea Lizeoan. Joxemari Iturralde
Donde esté mi corazón. Jordi Sierra i Fabra
2011/07/07
Mailegatuenak helduen artean
Urteko lehen sei hilabeteetan, hauek izan dira mailegatuenak helduen artean
Liburuak erderaz
DVDak
CDak
Liburuak erderaz
9 aldiz. Lo que no supe decirte. Elizabeth NunezLiburuak euskaraz
8 aldiz. La senda oscura. Asa larsson
8 aldiz. El vals lento de las tortugas. Katherine Pancol
8 aldiz. Jesús me quiere. David Safier
8 aldiz. Sé lo que estás pensando. John Verdon
8 aldiz. La herencia de los Saalberg. Cornelia Rimpau
8 aldiz. 3 Mariak. Arantxa Urretabizkaia
5 aldiz. Hilobiko isiltasuna. Arnaldur Indridason
4 aldiz. Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez
4 aldiz. Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi
4 aldiz. Autokarabana. Fermin Etxegoien
4 aldiz. Zorion perfektua. Anjel Lertxundi
DVDak
16 aldiz. Shutter Island
14 aldiz. Up in the air
13 aldiz. El escritor
13 aldiz. Origen
13 aldiz. Invictus
13 aldiz. Precious
CDak
8 aldiz. Ortzemugak begietan. Ken Zazpi
8 aldiz. Speak now. Taylor Swift
7 aldiz. Loud. Rihanna
7 aldiz. En zgzwang. Bizardunak
2011/07/06
Tourra eta liburutegia
Tourra hasi dela eta, hemen dituzue gaiarekin erlazionatutako bi bideo. Lehenengoa liburutegian eskuragarri duzuen Bienvenidos a Belleville filmaren trailerra da, eta bigarrena, bizikletek haur literaturan duen presentzia aztertzen duen Ipupomamua saiokoa.
2011/06/29
2011/06/17
Haur eta gazteentzako liburu berriak
Udaran irakurketaz gozatzeko, erosi berri ditugun liburuak aurkezten dizkizuegu
Etiketak:
Haurrak,
Liburuak,
Nobedadeak
2011/06/10
Udarako ordutegia
Ekainaren 20tik uztailaren 29ra eta irailaren 1 eta 2an, liburutegia goizeko 9:30etik 14:00etara irekiko da astelehenetik ostiralera eta asteazkenetan arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara ere bai.
Abuztuan itxita egongo da.
Gogoratu udaran mailegua zuen beharretara egokitzen dugula!
Abuztuan itxita egongo da.
Gogoratu udaran mailegua zuen beharretara egokitzen dugula!
2011/05/31
2011/05/20
Muchachito Bombo Infierno
Musika alaia eta rumba estiloa gustatzen bazaizu, talde hau atsegin izango duzu. Liburutegian 2 CD ditugu (Vamos que nos vamos) eta (Visto lo visto). Hobeto ezagutzeko, hemen duzu Jungla Sonora irratsaioan eginiko aurkezpena eta zuzeneko abesti bat.
2011/05/16
“Pizgailu magikoa” ipuinaren kontaketa
Maiatzak 21, Aniztasun kulturalaren nazioarteko eguna dela eta Tolosaldean Aniztasun kulturalaren inguruan antolatu diren Jardunaldietako programan dago ipuin kontaketa hau.
“Pizgailu magikoa” ipuinaren kontaketa arabieraz eta euskaraz
Norentzat? 6-10 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendua.
Ordua:17:30etan
Non: Ibarrako Kultur Etxean
Kontalariak: Kolore Guztiak eta Idoia Sanchez.
“Pizgailu magikoa” ipuinaren kontaketa arabieraz eta euskaraz
Norentzat? 6-10 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendua.
Ordua:17:30etan
Non: Ibarrako Kultur Etxean
Kontalariak: Kolore Guztiak eta Idoia Sanchez.
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Ipuin kontaketak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)