Zuzendaria: Alejandro Gonzalez Iñarritu.
Aktoreak: Javier Bardem, Blanca Portillo, Ruben Ochandiano, Felix Cubero, Martina Garcia, Manolo Solo, Eduard Fernandez.
Herrialdea: Mexiko.
Urtea: 2010.
Iraupena: 138 minutu.
Sariak: Cannes, Goya
Filmean Javier Bardemek antzezten duen
Uxbal da protagonista nagusia. Bartzelona, hiri moderno eta
kosmopolitan, galduta sentitzen du bere burua eta emozionalki
desorekatuta dabil Uxbal. Emaztearekin zuen erlazioa era mingarrian
bukatu berri du, eta honi buelta ematen saiatzen ari da. Seme alaben
zaintza bere gain du eta eginbehar hau are gehiago zailtzen zaio
heriotza gertu duela sentitzean. Inguruan dituenak zaindu behar ditu
baina bere burua zaintzearen ardura ahaztu gabe.
Bartzelonan filmatu zuen filma Gonzalez Iñarrituk, baina postaletatik kanpo gelditzen den hiria erakutsi nahi izan du, Raval auzoa eta inguruak. Uxbalen istorioarekin orain arteko bere pelikularik intimistena egin du zuzendariak, sufrimenduaren inguruan hausnarketa gogorra.(Otamotz aldizkaritik hartutako testua)
Liburutegian zuzendari honen film hauek ere baditugu:
- Amores perros (2000)
- 11´09´01: 11 de septiembre (2002)
- 21 gramos (2003)
- Babel (2006)
Hau da Biutiful filmaren trailerra:
No hay comentarios:
Publicar un comentario