2013/05/16

Alkasoroko benta (Mikel taberna)

Alkasoroko benta
Mikel Taberna
Susa


Bidasoaldeko Seierrietan dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua. 1975eko garaiak lerden bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak, mundu zaharretik nola igarotzera doazen bestelako baterantz, baina zeinen trantze gordina suertatuko den, bidea urratzean bortizkeriarekin topo egingo baitute aurrez aurre.

Hau da idazleari Euskalerria irratian egin zioten elkarrizketa