2021/11/23

Liburu aurkezpena

Euskara taldeak eta Hauspoa elkarteak antolatuta, Koldo Alijostes idazleak "Bizitzak" liburua aurkeztuko du datorren abenduaren 1ean, asteazkenean, iluntzeko 19:00etan Ibarrako kultur etxean.



2021/10/20

Komiki berriak

 Haur eta helduentzako komiki berriak ditugu liburutegian


                            https://www.pinterest.es/ibarrakolib/haur-eta-gazteentzako-komikiak/



                            https://www.pinterest.es/ibarrakolib/helduentzako-komikiak/




2021/08/02

Oporrak

OPORRETAN GAUDE! 
LIBURUTEGIA IRAILAREN 6EAN IREKIKO DUGU




 

2021/06/16

Udarako mailegua


Liburu aukera zabala duzue liburutegian udararako.
Eraman liburuak etxera eta mailegua zuen beharretara egokituko dugu!





2021/05/21

Liburutegia itxita

Astelehenean, maiatzak 24ean, Izaskungo eguna dela eta, Ibarrako Udal Liburutegia itxita egongo da. // El lunes 24 de mayo, día de Izaskun, la biblioteca de Ibarra permanecerá cerrada.




2021/04/20

Euskal emakume idazle eta ilustratzaileak ezagutara emateko egitasmoa

Irati Garmendia Aranburu idazleak eta Ane Arzelus Rodriguez ilustratzaileak Xomorro lapurra liburua argitaratu behar dute bien artean, eta , horren harira, erronka bat proposatu nahi diegu 6 eta 12 urte neska-mutilei: zomorro bat marraztea. Nola, ordea?

Lehenik, ipuin bat kontatuko die Iratik; bigarrenik, ipuinarekin lotutako ilustrazioak nola egin erakutsiko die Anek; eta, azkenik, haurrei erronka aurkeztuko diete: marraztu dezatela zomorro bat. 

Egiten dituzten marrazkiak Ibarrako Kultur etxean entregatu beharko dituzte apirilaren 22etik 29ra. Marrazkiari izena jarri eta izen bera duen sobre batean parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri beharko dituzte. Aipatutako guztia Kultur etxean utziko dute.

Maiatzaren 4tik 13ra aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egongo da Kultur etxeko areto nagusian, eta azkeneko egunean, Iratik Xomorro lapurra liburuaren hiru ale zozketatuko ditu parte hartu duten guztien artean.

1. Bideoa: 'Xomorro lapurra' ipuina






2. Bideoa: zomorroak marrazten ikasteko tailerra.




3. Bideoa: Irati Garmendiak erronka bat proposatu digu datorren liburuaren egunaren harira.

+

2021/03/05

Ipuin kontaketa

 COVID-19a dela eta, Ibarran bizi dugun osasun egoeraren aurrean, zuhurtziagatik eta erantzukizunagatik, Ibarrako Udalak datorren astearterako kultur etxean antolatua zuen ipuin kontaketa saioa atzeratzea erabaki du. Egoerak ahalbidetzen duenean, data berria jakinaraziko da.