Lehenik, ipuin bat kontatuko die Iratik; bigarrenik, ipuinarekin lotutako ilustrazioak nola egin erakutsiko die Anek; eta, azkenik, haurrei erronka aurkeztuko diete: marraztu dezatela zomorro bat.
Egiten dituzten marrazkiak Ibarrako Kultur etxean entregatu beharko dituzte apirilaren 22etik 29ra. Marrazkiari izena jarri eta izen bera duen sobre batean parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri beharko dituzte. Aipatutako guztia Kultur etxean utziko dute.
Maiatzaren 4tik 13ra aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egongo da Kultur etxeko areto nagusian, eta azkeneko egunean, Iratik Xomorro lapurra liburuaren hiru ale zozketatuko ditu parte hartu duten guztien artean.
1. Bideoa: 'Xomorro lapurra' ipuina
2. Bideoa: zomorroak marrazten ikasteko tailerra.
3. Bideoa: Irati Garmendiak erronka bat proposatu digu datorren liburuaren egunaren harira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario