2018/11/08

Bihotzean daramagun mundua

Bihotzean daramagun mundua 
Maite Darceles
Alberdania


Atzean utzi du XXI. mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik.
Loreak argi ikusten du norantz doan mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga…
Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta “Y andrea” izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik ekintzarako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera.
Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena…