2013/03/27

Pazko astea 2013

Hau da aurtengo Pazko astean (apirilak 2-5) Ibarrako Kultur Etxean haurrentzako antolatu den egitaraua:


Apirilak 2, asteartea, arratsaldeko 17:00etan  

Rosa Mª Martinez
Etxean goxo" Txotxongilo emanaldia"


Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi apart honek etxekoen epelean bizi nahi du.
Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.




Apirilak 3, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan 

Lanku taldea
"Bertsolharitza" ipuin kontaketa

Bertsolharitza.Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da.

Haritz baten baitan mamitzen dira istorioakaritzak. Haritzak ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko zaizkio.



 Apirilak 4, osteguna, arratsaldeko 17:00etan  


Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk  du horrek errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Istorio honetan bada zuhaitz bat ere oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena, espezie desberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe.



Apirilak 5, ostirala, arratsaldeko 17:00etan 

Jakin eta Jolas taldea
"Antzokiko istorioak" ikuskizuna


Ikuskizun berezi bat da hau,ipuinak kontatzeaz gain, antzezten baitira. Eskenatokia benetako antzoki batean bihurtuko dugu, eta bertan, guztientzat ezagunak diren hiru ipuin eta fabulen bertsio libre eta originalak kontatuko dira.