2017/12/18

Bihotz handiegia

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Susa

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.



2017/11/20

Un libro de mártires americanos


Un libro de mártires americanos


«En los Estados Unidos se libra una guerra religiosa por el corazón y la cabeza de los ciudadanos... de los votantes. Hay una guerra. Y en las guerras muere gente inocente.»

Una magistral novela río que sigue la historia de dos familias norteamericanas muy diferentes entre sí, pero íntimamente conectadas: la de Luther Dunphy, un enardecido evangélico que cree actuar en nombre de Dios cuando dispara a un médico abortista en la pequeña ciudad de Ohio, y la de Augustus Voorhees, el médico idealista al que mata. A partir del asesinato, los destinos de las hijas de ambos transcurren en paralelo: Dawn Dunphy se convierte en boxeadora de éxito, mientras que Naomi Voorhees, documentalista en ciernes, se obsesiona con el pasado. Hasta el momento tan esperado como estremecedor en el que ambas se encuentran frente a frente.

Un implacable y polémico retrato de los Estados Unidos de hoy y una profunda reflexión sobre el aborto y la pena de muerte, pero también sobre los problemas esenciales de nuestras sociedades y de nuestras propias vidas.


2017/11/06

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak

Kezka existentzialez jositako idazle gazte batek etsi du bere introspekzio filosofikoek sobera urrundu dutela bere lagun hurkoengandik, eta erabakitzen du bizitza berri bat hastea Kretan, hango natura idor eta jende xumearen artean. Kretarako ontzia hartzera doanean, agure bat hurbiltzen zaio eta eskatzen dio eraman dezala berarekin. Alexis Zorba da, munduko plazer guztiak gozatzeko desioz erretako mazedoniar kankailua. 
Topaketa horrekin hasten da literatura unibertsaleko abentura hunkigarri eta ikaskizun gogoangarriz beteenetako bat, bi figura arketipikori buruzko istorio zurrunbilotsu, salbai, gozatsu eta ahaztezina. Mundua bizi eta ulertzeko bi manera ageri zaizkigu elkarrekin talkan bi protagonisten arteko hizketa mamitsu eta eztabaida suharretan, eta, haien solasetan txirikordatuak, daitezkeen gogoeta baliotsuenak gizakiaren bizitzan munta duten gai eternoei buruz: maitasuna, heriotza, aberria, askatasuna, Jainkoa… 
Gizakiaren ezintasun eta nahikari eternalen hariaz jositako kontakizun gatibagarria, anil koloreko Kretako itsaso gozoaren abaroan antzeztua, betirautezko hitzez margotua, eta lehen aldiz euskarara ekarria irakurle euskaldunaren gozamenerako.

Izenburu bereko filmaren azken minutuetan Basil idazle erdi ingeles erdi greziarrak eta Zorba greziar petoak (Alan Bates eta Anthony Quinn aktoreek) Mikis Theodorakisen musika entzuten den bitartean dantzatzen duten sirtakia duzue hemen.

2017/10/26

Apegos feroces

Apegos feroces
Vivian Gornick
Sexto Piso



Gornick, una mujer madura, camina con su madre, ya anciana, por las calles de Manhattan, y en el transcurso de esos paseos llenos de reproches, de recuerdos y complicidades, va desgranando el relato de la lucha de una hija por encontrar su propio lugar en el mundo. Desde muy temprano, Gornick se ve influenciada por dos modelos femeninos muy distintos: uno, el de su madre; el otro, el de Nettie. Ambas, figuras protagónicas en el mundo plagado de mujeres que es su entorno, representan modelos que la joven Gornick ansía y detesta encarnar, y que determinarán su relación con los hombres, el trabajo y otras mujeres durante el resto de su vida. 



2017/10/23

Ipuin kontaketak

Aste honetan 2 ipuin kontaketa saio izango ditugu



2017/10/12

Potosí

Potosí
Ander Izagirre
Libros del K.O.


El Cerro Rico de Potosí, emperador de todos los montes, pirámide de todos los minerales, palacio de todos los tesoros, es hoy un vertedero de escombros que amenaza con derrumbarse sobre los diez mil mineros que entran todos los días.

Potosí fue el escenario de los conquistadores españoles que acumularon la plata, de los barones mineros que instauraron el primer capitalismo boliviano, de la revolución de 1952, las masacres militares y la última guerrilla del Che. Del subsuelo salieron los obreros que tumbaron dictaduras; ahora salen niños que se manifiestan y consiguen leyes para trabajar a partir de los diez años.

En Potosí están los mecanismos de la riqueza extraordinaria y de la pobreza tan ordinaria. En Potosí está la violencia. Al final de la cadena hay una niña de doce años que entra a trabajar en la mina. Esa niña se llama Alicia y Potosí cuenta su historia.

Este libro ha obtenido el Premio Euskadi de Ensayo en castellano.




2017/10/10

Ariasman

Ariasman: Euskal baleazaleen istorio bat
Tapio Koivukari
Erein



1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria.

Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arran­tzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak.

Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio osoaz arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan bikingoen ondorengoekin.

Istorio honek garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman, Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona.

Tapio Koivukari (1959) idazle eta itzultzaileak teologia masterra egin zuen. Poema epikoak eta kostaldeko istorioak idazteagatik da famatua; batez ere, Finlandiako uharteetako bizimodua irudikatzen duten nobelei esker eta islandieratik hainbat obra itzuli dituelako ezagutzen da. Koivukariren narratiban bizitzaren konplexutasuna islatzen da, eta haren hitzek mundu berriak sortzeko indarra dute. Koivukarik Helsinkin ikasi zuen, eta urte batzuez Islandian bizi ondoren, orain jaioterrian bizi da, Finlandiako mendebaldeko kostan, Rauma izeneko hiri txikian.


Gai honi buruz dokumental bat ere egin dute


2017/09/12

Tiene que ser aquí

Tiene que ser aquí
Maggie O'Farrell
Libros del Asteroide

Daniel Sullivan y Claudette Wells son una pareja atípica: él es de Nueva York y tiene dos hijos en California pero vive en la campiña irlandesa; ella es una estrella de cine que, en un momento dado, decidió cambiar los rodajes por la vida en el campo, la fama por el anonimato. Ambos son razonablemente felices. 


Sin embargo, esta idílica vida, trabajosamente construida entre los dos, se tambaleará cuando Daniel conozca una inesperada noticia sobre una mujer con la que perdió el contacto hace veinte años. Este descubrimiento desencadenará una serie de acontecimientos que pondrán a prueba la fortaleza de su matrimonio.


2017/07/28

Oporretan gaude

Oporretan gaude!!  Irailaren 4ean itzuliko gara!!


2017/06/12

Gelditu zaitezte gurekin

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon
Elkar


Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du… Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta dohain horiek egiten dute egungo gizarte zatikatu eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.



2017/05/15

Regreso a Berlín

Regreso a Berlín 
Verna B. Carleton 
Periférica & Errata naturae 

Como las viejas y buenas historias, esta fascinante novela comienza en un buque repleto de pasajeros muy distintos entre sí. Tras un largo viaje por el Caribe, lleno de conversaciones y complicidades, el londinense Eric Devon, su esposa Nora y una lúcida periodista estadounidense deciden viajar a un Berlín que se recupera de los desastres de la última guerra y de los perversos efectos del nazismo. Vacilante y presa de los fantasmas de otro tiempo, Eric, por fin, se enfrentará allí a su pasado, oculto durante décadas. 
 He aquí una magnífica historia entre el «año cero» (recordemos la famosa película de Rossellini Alemania, año cero) y el llamado «milagro económico». En una ciudad devastada por la guerra, pero llena de vida, a nuestros protagonistas les espera aquello que, quizá demasiado sencillamente, llamamos una gran sorpresa. Nada es lo que parecía ser: Eric irá asistiendo, página a página, capítulo a capítulo, a una serie de revelaciones que lo harán cambiar para siempre. Este impresionante viaje en el tiempo ofrece una inédita y refrescante visión del Berlín de finales de los años cincuenta. Tan poderosa y seductora que transforma nuestra propia perspectiva de esa parte de la historia, entre los escombros y la reconstrucción, con sus alegrías y su oportunismo, con sus miserias y sus remordimientos. Y lo hace de un modo muy refrescante y más allá de cualquier cliché. Regreso a Berlín podría ser una historia de Somerset Maugham, pero no lo es. O de Graham Greene, pero tampoco… Eso sí, tiene todo lo que nos gusta de estos dos escritores (la potencia narrativa, el misterio, el perfecto análisis de los personajes, las disquisiciones morales) y también la sutileza y la inteligencia femeninas de Verna B. Carleton, uno de los grandes nombres secretos de la literatura de su época.

2017/04/24

Herioren mandataria

Herioren mandataria
Joseba Lozano
Erein


Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala. Amets horietan, lagun batzuekin biltzen da “ehizara” joateko; animaliak hiltzeaz aspertzen direnean, ausaz aukeratutako pertsonak hiltzen hasten dira rol-joko baten modura; eta hori ere aspergarri gertatzen zaienean... Gutxien espero duenean, ordea, amesgaiztoetako pertsonaiak agertzen hasten zaizkio bizitza errealean.

Hilketak, kondaira zaharrak, suspentsea, misterioa, beldurra… horiek guztiak nahasten dira, ametsaren eta errealitatearen arteko muga orain handik orain hemendik pasatzen hasten denean.


"Herioren mandataria" Joseba Lozano from Erein argitaletxea on Vimeo.

2017/03/21

WhatsApp-a liburutegian



Liburutegiarekin harremanetan jartzeko bide berri bat duzue hemendik aurrera: WhastApp-a. Maileguen epea luzatzeko, liburuak eskatzeko, Liburutegien Arteko Maileguaren bidez jasotako liburuen berri izateko, zalantzak argitzeko, nobedadeak mugikorrean jasotzeko... gurekin harremanetan jartzeko erabili zenbaki hau:


688664781


Zuen mezuak gustura jasoko ditugu!

2017/02/13

Las sillitas rojas

Las sillitas rojas 
Edna O'Brien
Errata naturae

Una noche, en pleno invierno, un misterioso extranjero llega al pintoresco y monótono pueblo irlandés de Cloonoila. Maduro, atractivo y carismático, el doctor Vladimir Dragan es tanto poeta como sanador, un «curandero» seductor y muy singular. Su presencia será recibida como una excitante novedad en Cloonoila, y con su encanto hechizará la vida de los habitantes del pueblo, sobre todo la de las mujeres.

La primera novela de Edna O’Brien en diez años, gran éxito de crítica y público en inglés, recorre Europa (Londres, La Haya…) desde su Irlanda natal para mostrarnos un portentoso viaje sobre el mal, la mentira, el dolor y, en última instancia, el poder redentor de los afectos, dibujando ante nosotros, casi en tiempo real, el retrato de un buen puñado de personajes fascinantes: de Dragan a Fidelma McBride, uno de los personajes femeninos más relevantes de la literatura contemporánea. Las sillitas rojas es una historia sobre las miserias de nuestras guerras contemporáneas y sobre la necesidad de rendir cuentas en un mundo en ruinas tras la desolación, una novela que se atreve a viajar por las más profundas oscuridades del hombre contemporáneo. Y aun así, se atreve a sugerir que hay un camino posible hacia la esperanza.



2017/02/06

Pilula urdinak

Pilula urdinak
Frederik Peeters
Astiberri

Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko protagonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea.

Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak –adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean– agertzen duen heldutasuna.

Pilula urdinak komikiak Geneva hiriko Rodolphe Töpfer saria lortu zuen 2001ean; 2002an, Angulemako Komiki Azokaren album hoberenaren Alph’Art sarirako proposatu zuten, eta 2005ean, Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Azokaren atzerriko obra onenaren sarirako.





2017/01/23

Erantzuna haizean dabil

Erantzuna haizean dabil
Patxi Zubizarreta
Txalaparta

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abaituko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean.
Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, egun horretan Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil... Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?


2017/01/12

Mailegatuenak 2016

Helduen artean hauek izan dira  2016ean gehien mailegatu diren liburu eta DVDak.


Liburuak euskaraz

1. Zu / Anjel Lertxundi
    Lapur banden etika ala politika / Joseba Sarrionandia
    Txistu eta biok / Juan Luis Zabala
    Ipuin batean bezala / Joan Mari Irigoien
2. 12etan bermuta / Jasone Osoro
    Hondamendia / Xabier Montoia
    Beti oporretan / Harkaitz Cano
    Riomundo / Jon Maia
    Zoaz infernura, laztana / Anjel Lertxundi
3.  Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman
     Laranja bat zaborretan / Patxi Zubizarreta
     Lili eta biok / Ramon Saizarbitoria
     Isilpean gordea / Toti Martínez de Lezea
     Connemara gure bihotzetan / Julen Gabiria
     Berriro igo nauzu / Xabier Mendiguren Elizegi
     Musika airean / Karmele jaio
 


Liburuak gaztelaniaz

1. Todo lo perdido y encontrado / Lucy Foley
2. La chica del tren / Paula Hawkins
    La fábrica de las sombras / Ibon Martín
3. Los besos en el pan / Almudena Grandes
    Y todos callaron / Toti Martínez de Lezea
4. Historia de un canalla / Julia Navarro
    Justo antes de la felicidad / Agnès Ledig
    Controlaré tus sueños / John Verdon
    Ofrenda a la tormenta / María Dolores Redondo
5. Tierra de brumas / Cristina López Barrio
    El último adiós / Kate Morton
    Nora Webster / Colm Toibin
    La isla de los glaciares azules / Christine Kabus
    Rosy & John / Pierre Lemaitre



DVDak

1. Amama / Asier Altuna
2. Alma salvaje / Jean-Marc Mallée
    Las vidas de Grace / destin daniel Cretton
    Rastros de sándalo / Maria Ripoll
3. Un día perfecto / Fernando León de Aranoa
    Mandarinas / Zaza Urushadze
    Pride (Orgullo) / Matthew Warchus
4. '71 / Yann Demange
    Nuestro último verano en Escocia / Andy Hamilton y Guy Jenkin
5. La familia Belier / Eric Lartigau
    Loreak / Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
6. Sufragistas / Sarah Gavron
    Felices 140 / Gracia Querejeta

2017/01/03

Liburutegia zenbakitan 2016


Bilduma osoaren kopurua:  28.539 ale (Liburu, DVD, aldizkari ...)
2.016ean eskuratutako ale kopurua: 875
Liburutegian izandako erabiltzaile kopurua: 12.293 (56,1 eguneko, 2,9 bisita biztanleko)
Mailegu kopurua: 11.019 (50,3 eguneko, biztanleko 2,6 mailegu)
Liburutegien Arteko Maileguaren bidez jasotakoak: 364 
Liburutegien Arteko Maileguaren bidez bidalitakoak: 410 
Bazkide kopurua: 1.544 (biztanlegoaren %36,6)
Bazkide berriak 2.016ean: 69
Mailegu erabiltzaile kopurua: 698
Antolatutako ekitaldi kopurua: 4 (ipuin kontalari saioak)
Liburutegiko ordenagailuak erabili dituztenak: 3.190
Blog honek izan duen bisita kopurua: 2.014 (Google Analytics-en arabera)
Facebooken ditugun lagun kopurua: 385