2017/06/12

Gelditu zaitezte gurekin

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon
Elkar


Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du… Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta dohain horiek egiten dute egungo gizarte zatikatu eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario