2017/10/10

Ariasman

Ariasman: Euskal baleazaleen istorio bat
Tapio Koivukari
Erein



1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria.

Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arran­tzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak.

Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio osoaz arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan bikingoen ondorengoekin.

Istorio honek garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman, Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona.

Tapio Koivukari (1959) idazle eta itzultzaileak teologia masterra egin zuen. Poema epikoak eta kostaldeko istorioak idazteagatik da famatua; batez ere, Finlandiako uharteetako bizimodua irudikatzen duten nobelei esker eta islandieratik hainbat obra itzuli dituelako ezagutzen da. Koivukariren narratiban bizitzaren konplexutasuna islatzen da, eta haren hitzek mundu berriak sortzeko indarra dute. Koivukarik Helsinkin ikasi zuen, eta urte batzuez Islandian bizi ondoren, orain jaioterrian bizi da, Finlandiako mendebaldeko kostan, Rauma izeneko hiri txikian.


Gai honi buruz dokumental bat ere egin dute


No hay comentarios:

Publicar un comentario