OINARRIAK
Edozeinek
parte har dezake, bakarka. Gaia librea izango da,baina
ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik eta dena
delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Lan
guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak
berak sortutakoak.
Lehiaketa
honen helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da
komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira,
eta erabilitako euskararen kalitate maila ere aintzat hartuko da.
Lehiaketan
jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailu bidez sortu
edo tratatuak izan direnak ere. Aurrediseinatutako irudiekin egindako
lanak bazterturik geratuko dira; Comic Book creator, TBO, Comic Life,
Comic Master edo antzerako programetako aurrediseinatutako irudiekin
egindakoak.
Irudi
digitalizatuen kasuan, orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu behar
da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan behar
du. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu
gehienez, eta istorio bakarra zein anitza aurkeztu ahal izango dira.
LANAK NON ETA NOIZ
Lanak
Galtzaundiko egoitzan aurkeztuko dira edo postaz helbide honetara
bidaliko dira:
Galtzaundi
Euskara Taldea
"Galtzakomik
komiki lehiaketa"
Nafarroa
etorbidea 6 behea
20.400
Tolosa (Gipuzkoa)
Aurkezteko
azken eguna 2016ko azaroaren 21a izango da.
Komiki lehiaketan
jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduaren 2tik 16ra
Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko
epearen barruan, sarituak izan ez diren lanak jasotzeko aukera egongo
da. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak
Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.
NOLA
AURKEZTU
Aurkeztutako
komikian autorearen izenik ezin da jarri. Gutun-azalean aurkeztuko
dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen
datuak (izena, telefono zenbakia, adina, helbidea, helbide
elektronikoa eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko
dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta
aurkeztu behar da.
SARIAK
12
urtetik behera:
1. Saria:
100€ + komiki bilduma
2. Saria:
Komiki bilduma + Marrazketarako materiala
5 Aipamen:
komiki bilduma bana.
Ibarrako
Komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun
guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute
12
urtetik 16 urtera:
1. Saria:
200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
2. Saria:
100€ + komiki bilduma
2 Aipamen:
Komiki bilduma bana
Ibarrako
komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun
guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute
16
urtetik gora:
1. Saria:
700€ + Eluska jatetxean 2 lagunentzako afaria
2. Saria:
300€ + Danon txokoan 2 lagunentzako afaria
Egile
bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Epaimahai aditu batek
lanik onenak aukeratuko ditu ondoko irizpideen arabera: istorioaren
zuzentasuna eta ulermena, marrazkiaren bizitasuna eta originaltasuna,
idazmena, garbitasuna eta marrazketarako erabili den materiala eta
teknika.
Gutxieneko
kalitaterik ezean, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.
ZOZKETA
Mahala
Baserriko Produktuen 2 saski zozketatuko dira parte hartzaile guztien
artean.
SARI
BANAKETA
Sari
banaketa 2016ko abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etan Ibarrako Kultur
Etxean izango da.
Saria
eskuratzen dutenek nahitaez sari banaketa ekitaldira etorri beharko
dute, pisuzko arrazoiren bat ez bada.
Lehiaketa
honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi
du.
Lehiaketa
honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655
004, kultura@galtzaundi.com, tlsh.com) eskuratu daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario