OINARRIAK
- Edozeinek har dezake parte lehiaketan, bakarka eta bi kategorietan; 18 urtetik beherakoentzat, bata, eta 18 urtetik gorakoentzat, bestea.
- Komikietako gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik, ezta intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeen gairik ere.
- Pertsonai guztiak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dira, hau da, autoreak berak sortutakoak.
- Lehiaketan jatorrizko lanak aurkeztu behar dira eta baita ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere.
- Saridunak erabakitzeko epaimahaia osatuko dutenak Joseba Antxustegietxarte , Juanba Berasategi, Asisko Urmeneta, Iñaki Martiarena Mattin, Frantzisko Jabier Etaio, Iñaki Epelde, Jose Luis Longaron eta Kike Amonarriz izango dira.
- Lanak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal izango dira euskaraz.
- Autorearen izena ez da ikusgai egongo eta gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuko da.
- Lanak azaroaren 26ra arte aurkeztu ahal dira Galtzaundiren Tolosako egoitzan edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
Galtzaundi Euskara Taldea
"Ibarra Galtzakomik" komiki lehiaketa
Nafarroa Etorbidea, 6 Behea
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
"Ibarra Galtzakomik" komiki lehiaketa
Nafarroa Etorbidea, 6 Behea
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
KATEGORIAK
- Komikiak: 18urtetik behera
- Komiki banda: 18 urtetik gora
- Bi sari egongo dira maila bakoitzeko; 18 urtetik beherakoen lehen saria 400 euro eta argitalpena paperean eta web gunean eta bigarrena 200 euro. 18 urte gorakoen lehen saria, aldiz, 600 euro eta argitalpena paperean eta web gunean eta bigarrena 400 euro.
Apa hi! Bazirudik, galtzaundiren webgunea oraindik ez dagola martxan.
ResponderEliminarEz, ez dago martxan baina laster prest izango dela irakurri dut aldizkarian. Informaziorik nahi baduzu deitu edo idatzi Galtzaundira.
ResponderEliminar