2014/04/28

Zerua gainbehera dator

Bigarren Mundu Gerrako azken urteetan, bi ahizpa umezurtz, Penny eta Baby, zorionean bizi dira Toscanako herri batean, jatorriz juduak diren beren osaba-izebekin, zeinek beren etxean hartuak baituzte bi haurrak, haien gurasoak hildakoan. 
Bi neskatoek ez dute munduari buruzko azalpen orokorrik, baina bai mitologia aberats bat milaka irudiz egina: batetik, dotrinan ikasten dutena eta, bestetik, eskolan propaganda faxistak erakusten diena. Eta, horrez gain, noski, nekazarien seme-alabekin jolasean eta osaba-izebegandik eta haien gonbidatuengandik egunoroko bizitzan ikasten dutena. 
Armada nazia 1944an herrira iristen denean, modurik tragikoenean hautsiko da familia honen bakea. Faxismoaren azken egunak dira, eta Armada naziak sarraski latza egingo du erretiratzean. Txikizio-makina horrek ez dio barkatuko familia honi.
Lorenza Mazzatti zine-zuzendariaren eleberri autobiografikoa da hau. Narrazioa bi haurren ikuspegitik egina da, eta horrek ematen dio, hain zuzen ere, indarra.

Hau da liburuaren itzultzaileetako bati, Fernando Reyri Eusko Irratian eginiko elkarrizketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario