2014/04/15

Pazko asteko egitaraua

Hau da Pazko asterako haurrentzat antolatutako egitaraua. Gogoratu emanaldi guztiak arratsaldeko 17:00etan izango direla kultur etxean.


img150.jpgApirilak 22, asteartea:
Irrintzi Antzerki Taldea
Zuk-zuk jaunaren alfabeto berria
Antzerkia
 
Bernardo Atxagak idatzitako izen bereko ipuinean oinarritutako antzezlana da. Aktore eta objetuak nahasten dira lanean,txotxongiloek,kasu honetan letrek,protagonismo berezia hartzen dutelarik. Oso testu interesgarria izanik,egitura eta mezu aldetik,bide ematen digu,Irrintzi taldeak egin dizkion ekarpenez,haur eta publiko familiarrentzat zinez egokia eta erakargarria izan dadin.


Apirilak 23, asteazkena:
Lanku
Izeba Tekla
Jolas musikala-kontzertua

Haurrak eta musilka dira protagonista. Haurrek musika eta pianoa bera modu dibertigarri eta didaktikoan desjubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. Hori bai… KANTATUZ bukatuko da kontzertua eta KANTATUZ joango dira umeak etxera.





Apirilak 24, osteguna:
Asier Kidam
Magoa






Apirilak 25, ostirala:
Potxin eta  Patxin 
Oihan koloretsua
Pailazoak

Potxin eta Patxin artistak itsaso zabalean zehar doaz, oihal ontzi baten laguntzaz, eta herrialde alai, bero, koloretsu batetan geldialdi bat egitea bururatu zaie. Bertakoen bizi moduak ezagutzeko eta bizitzeko irrikan daude, jantzi koloretsu, musika alai, fruta eta jakiak, denetik ezagutuko dute. Potxin eta Patxinek ongi etorri beroa jasoko dute bertakoen eskutik. Eta zuk, harrera beroa egingo al diezu? Anima zaitez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario