2015/01/19

Orube abandonatuak

Orube abandonatuak
Garazi kamio
Elkar

“Presaka dator komunera, nazkarekin batera nahasia datorren presarekin. Argia piztu du, bi eskuak konketa gainean. Eta beldurra datorkio bizkarrezurrean gora, buru barrena izutzeko asmoarekin. Beldur da ispiluan zer topatuko duen; eta arnasketan ere nabari zaio, geroz eta ozenagoa baitu.
Bat, bi eta hiru. Ez, oraindik ez. Ez du indar nahikorik begirada goratzeko. Begiak arrosa koloreko konketan iltzatu ditu. Gorroto duen kolorea.”


Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio-zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria, etxea, emaztea… baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek: heroina atzean uztea lortu du, nola edo hala, baina garesti ordaindu behar izan du bizimodu berri hau. Bere egoera laboral eta sentimental kaxkarra estaltzeko, fikzio bat eraiki du Maiderrek, eta gezur hori sinetsarazi die amari zein lagunei; ispilu aurrekoa uneoro engainatzea zailagoa da, ordea.

Honela aurkeztu du liburua egileak

2015/01/12

Liburutegia zenbakitan (2014)

Bilduma osoaren kopurua:  27.181 ale (Liburu, DVD ...)
2.014ean eskuratutako ale kopurua: 976
Liburutegian izandako bisitari kopurua: 12.568  (58,7 eguneko, 2,9 bisita biztanleko)
Mailegu kopurua: 12.624 (58,9 eguneko, biztanleko 3 mailegu)
Bazkide kopurua: 1.377 (biztanlegoaren %32,3)
Bazkide berriak 2.014ean: 85
Mailegu erabiltzaile kopurua: 660
Antolatutako ekitaldi kopurua: 7 (ipuin kontalari saioak)
Liburutegiko ordenagailuak erabili dituztenak: 3.107
Blog honek izan duen bisita kopurua: 2.883
Facebooken ditugun lagun kopurua: 385










2015/01/07

Mailegatuenak 2014 (Helduak)


Liburuak euskaraz:

  - Zaindari ikusezina. Dolores Redondo
  - Zoaz infernura, laztana. Anjel Lertxundi
    Hezurren ondarea. Dolores Redondo  
  - Ipuin batean bezala. Joan Mari Irigoien
    Nevadako egunak. Bernardo Atxaga
  - Soinujolearen semea. Bernardo Atxaga
    Apirila. Iñigo Aranbarri
    Zerua gainbehera dator. Lorenza Mazzetti
    Ez zen diruagatik. Ana Jaka Garcia


Liburuak espainieraz:

  - Legado en los huesos. Dolores Redondo
  - El muñeco de nieve. Jo Nesbo
    La isla de las mariposas. Corina Bomann
    Y las montañas hablaron. Khaled Hosseini
 -  Dispara, yo ya estoy muerto. Julia Navarro
    El guardián invisible . Dolores Redondo
  - La hija de la criada. Barbara Brutch
    El proyecto esposa. Graeme Simsion
    La isla prometida.  Amanda Helsing
    El puerto del perfume.  Elisabeth Ming




DVDak:


  - La vida de Pi. Ang Lee
  - Lo imposible. J.A. Bayona
  - Turistas. Ben Wheatley
    Hasta la vista. Geoffrey Enthoven
    Lincoln. Steven Spielberg
    Dos días en Nueva York. Julie Delpy
  - El ladrón de palabras. Brian Klugman & Lee Sternthal
  - El capital. Costa-Gravas
    El lado buen de las cosas. David O. Russell
  - La parte de los ángeles. Ken Loach
    El exótico Hotel Marigold. John Madden