Orube abandonatuak
Garazi kamio
Elkar
“Presaka dator komunera, nazkarekin batera nahasia datorren presarekin.
Argia piztu du, bi eskuak konketa gainean. Eta beldurra datorkio
bizkarrezurrean gora, buru barrena izutzeko asmoarekin. Beldur
da ispiluan zer topatuko duen; eta arnasketan ere nabari zaio, geroz eta
ozenagoa baitu.
Bat, bi eta hiru. Ez, oraindik ez. Ez du indar
nahikorik begirada goratzeko. Begiak arrosa koloreko konketan iltzatu
ditu. Gorroto duen kolorea.”
Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren
hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Gerraostean,
Belchiteko kontzentrazio-zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria,
etxea, emaztea… baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten
dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar
egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek: heroina
atzean uztea lortu du, nola edo hala, baina garesti ordaindu behar izan
du bizimodu berri hau. Bere egoera laboral eta sentimental kaxkarra
estaltzeko, fikzio bat eraiki du Maiderrek, eta gezur hori sinetsarazi
die amari zein lagunei; ispilu aurrekoa uneoro engainatzea zailagoa da,
ordea.
Honela aurkeztu du liburua egileak
No hay comentarios:
Publicar un comentario