Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen euskarazko komiki
lehiaketa da Galtzakomik. 2011n Galtzakomiken IV. edizioa egingo da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Edozeinek parte hartu ahal izango du, bakarka, hiru kategorietan: 12 urtetik behera, 12 – 18 urte bitartean eta 18 urtetik gora.
Gaia
librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo
arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko
jokabiderik eragin dezakeenik. Pertsonai guztiek jatorrizkoak eta
argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak eta
euskara hutsean izan behar du.
Lehiaketan jatorrizko lana
aurkeztu behar da eta baita ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak
izan direnak ere. Kasu hauetan orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu
beharko da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan
beharko du.
Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu
gehienez, eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Lau orri
hauetan istorio bakar bat edo istorio batzuk aurkeztu ahal izango dira.
Nola aurkeztu
Autorearen
izenik ezin da jarri aurkeztutako komikian. Gutun-azalean aurkeztuko
dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen
datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina, helbidea eta
komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu
berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztuko da.
Lanak non eta noiz aurkeztu
Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA
"IBARRA GALTZAKOMIK" KOMIKI LEHIAKETA
NAFARROA ETORBIDEA 6 BEHEA
20.400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Aurkezteko
epea 2011ko irailaren 19tik azaroaren 18ra izango da. Epearen azken
egun honetan postetxean aurkeztutako lanak ere onartuko dira
(zigilu-markak ziurtatuko du data hau).
Saritutako lanekin eta
komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduan
Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko
epearen barruan, sarituak ez diren autore guztiek hartu ahal izango
dituzte haien lanak. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan
guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.
Sariak
- 12 urtetik behera:
Komiki bilduma eta marrazketarako materiala.
- 12 urtetik 18 urtera bitartean:
Lehenengoa: 400€
Bigarrena: 200€
- Sariak 18 urtetik gora:
Lehenengoa: 600€
Bigarrena: 400€
Egile
bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du. Epaimahai aditu batek
lanik onenak aukeratuko ditu.Lehen saria eskuratzen duenak nahita nahiez
etorri beharko du sariak banatzeko ekitaldira, pisuzko arrazoiren bat
ez bada.
Sari banaketa
2011ko
abenduaren 16ean arratsaldeko 19:30ean izango da Ibarrako Kultur
Etxean. Epaimahaiaren ustez lanek ez badute eskatutako kalitaterik,
sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.
Informazio gehiago
Lehiaketa
honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655
004, kultura@galtzaundi.com,
www.galtzaundi.com) edo Ibarrako Udaletxeko
euskara sailean (943 673 827, euskara@ibarrakoudala.net).
Iazko komiki irabazleak ikusi nahi badituzu, klikatu
hemen