2009/05/27

Joan as Police Woman. To survive

Joan as Police Woman
To Survive
Pias

Joan Wasser, hau da bere benetako izena, oso txikitatik hasi zen biolina eta pianoa jotzen. Gaztetan talde ezezagun batzuen partaide izan ondoren, artista esanguratsu batzuen laguntzaile gisa egin zen ezagun. Nirvana, Nick Cave, Lou Reed, Antony & the Johnsons edo Rufus Wainwright bezalako taldeekin lan egin ondoren hasi zen bere bakarkako ibilbidea, To Survive bere bigarren diskoa delarik.

Disko honetan piano soinuak dira nagusi. Soula, popa eta jazza nahasten ditu abesti goxo eta lasaiak eginez, beti ere sentimendu ezberdinei buruz hitz eginez, batez ere maitasunari buruz.

2009/05/14

El violonchelista de Sarajevo

El violonchelista de Sarajevo
Steven Galloway
El Aleph

Nobela honek benetako gertaera bat hartzen du abiapuntutzat: Sarajevoko Filarmonikako Vedran Smailovíc biolontxelo joleak okindegi batean 22 pertsona hiltzen ikusi zituen bonbardaketa batean eta haien ohorez 22 egunez kalean Albinoniren Adagioa jo zuen. Oinarri honekin, liburuak gerra garaian Sarajevon bizi diren 3 pertsonaien eguneroko bizitza erakutsiko digu, beraien pentsaera, beldurrak eta sentimenduak, baina baita ere gerraren ondorioak oso era errealistan.

Hemen Tomaso Albinoniren "Adagio in G minor" entzuteko aukera duzu

2009/05/11

Ipuin kontaketa


Datorren ostegunean, maiatzaren 14ean, arratsaldeko 5.00etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean Idoia Sanchezen eskutik.
Saioa Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu du.

2009/05/08

Una historia violenta

Una historia violenta
Gidoia: John Wagner
Marrazkiak: Vince Locke
Argitaletxea: Astiberri

Tom McKena gizon arrunt bat da, herri txiki bateko kafetegi batean lan egin eta familia bat osatu duena. Baina dena aldatu egingo da bere lantokian lapurreta bat egiten saiatzen direnean eta berak gaizkile arriskutsuei aurre egiten dienean. Gauetik goizera heroi bat bihurtzen da eta ondorioz, telebista eta egunkariak direla medio, gizon ezaguna. Honek bere iraganari aurre egitea behartuko dio bere bizitza xumea alde batera utziz.
Komiki honek mendekuaz eta bizirik irauteaz hitz egiten digu, horretarako indarkeria eraibili behar bada ere.

Una historia de violencia izenburuarekin, liburu honetan oinarrituta film bat egin zen. Zuzendaria David Cronemberg da eta aktore nagusiak berriz Viggo Mortensen, William Hurt eta Ed Harris.

2009/04/28

Altxor uhartea

Altxor uhartea
Robert Louis Stevenson
Elkar

Stevensonek 1883an argitaratu zuen liburua baina lehenago gazteentzako aldizkari batean argitaratua izan zen emanaldi ezberdinetan. Hala ere liburuak bere semeordeari kontatzen zizkion ipuinetan du jatorria, ipuin-kontaketa horietako baten uharte bat marraztu baitzuten eta hori izango zen gero Altxor uhartea izango zenaren oinarria.
Liburuaren protagonista Jim Hawkins gaztea da. Berak kontatuko digu nola bilatuko duten urruneko uharte batean Flint kapitain piratak urte askotan itsasontziak hondoratuz eta gizon asko hilez pilatutako altxor handia. Baina horretarako John Long Silver piratari aurre egin beharko diote Jim eta bere lagunek.
Eleberri honek izugarrizko eragina izan zuen ondorengo pirata istorioetan, hemen azaltzen diren elementu asko gero errepikatu egingo baitira: piraten egurrezko hanka, loro hiztunak, itsasontziko matxinadak, altxorra aurkitzeko mapa ...
Gazte eta helduek ondo pasatzeko eginiko abenturazko eleberria eta helduen munduan sartzera doan gazte baten istorioa dela esan dezakegu laburbilduz.

2009/04/23

Liburuaren eguna 2009

Liburuaren eguna dela eta, Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (ASNABIk)"Herri liburutegiak denontzat, denok den-denak garenean" manifestua atera du jasaten ari diren zentsura eta esku-hartze politikoa salatzeko. Manifestua hemen klikatuz irakurri daiteke. Dena den, Montxok eta Zaldieroak Berrian argitaratu dituzten zintek argi erakusten dute zein den egoera.








2009/04/20

Komiki berriak

Hauek dira erosi ditugun azken komikiak:

2009/04/08

Pazko astea 2009

Hau da Kultura sailak pazko asterako antolatu duen egitaraua