2015/09/21

Adiskide paregabea

Adiskide paregabea
Elena Ferrante
Igela

"Adiskide paregabea" Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea, bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin da, eta ez du inolako arrastorik utzi. Etorkizunari buruzko erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun desberdina badute ere. Elena Ferranteren sentiberatasun finaz, narraziorako gaitasun bikainaz, Lenùk, helduarotik, haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun hori, harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen dizkigu.

2015/09/07

La casa de las miniaturas


Un día de otoño de 1686, una joven de dieciocho años llama a la puerta de una casa señorial en el barrio más acomodado de Ámsterdam. Nella Oortman se ha trasladado del campo a la ciudad para convivir con su marido, Johannes Brandt, un hombre maduro y distinguido comerciante que habita en la mansión en compañía de su hermana soltera y rodeado de fieles servidores. Como regalo de boda, Johannes obsequia a su flamante esposa un objeto muy de moda entre la gente pudiente de la época: una réplica de su propia casa en miniatura, que Nella deberá poblar con las figuras creadas por una desconocida miniaturista que ha encontrado por azar. Sin embargo, poco a poco, el amable pasatiempo se irá transformando en la clave de una serie de inquietantes revelaciones que conducirán a Nella a desenmascarar los secretos más oscuros de los actuales moradores de la casa —incluido su marido—, arrojando luz sobre los peligros que amenazan la supervivencia de su nueva familia.


2015/09/02

Itzuli gara oporretatik

Itzuli gara oporretatik!!!! Liburutegia irekita ondorengo ordutegiarekin



2015/07/30

Oporretan gaude

Oporretan gaude!!! Irailaren 1ean irekiko dugu berriz liburutegia.

Ondo pasa udara!

2015/06/19

Udarako ordutegia

Datorren astelehenean, ekainaren 22an, udarako ordutegiarekin hasiko gara


2015/06/09

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak
Joxemari Iturralde
Pamiela

Nobela honetan hogeita bost emakumeren bizitzen gorabeherak datoz, izandako amodioak, penak, traizioak, bozkario eta sufrimenduak azalduko zaizkigularik. Emakume sendoak, nortasun handikoak, asko bizi eta asko sufritu dutenak. Ia mende osoa hartzen duen historian emakume horiek hemen, edo Europa osoan eta baita Ameriketan ere, hainbeste pertsonaia famaturekin izango dituzte harremanak, horietatik batzuk erlazio estua izango baitute kirolari ospetsuekin, artista ezagunekin, eragin handiko politikari eta negozio gizon aberatsekin.

Horrela, liburu honetan Hollywoodeko zinema artista distiratsuak azaltzen dira, hala nola Lupe Vélez, Claire Bow, Gary Cooper, Dolores del Río; Paulino Uzkudun harroputza eta Isidoro Gaztañaga ibartar segaila, punta-puntako bi boxeolari euskaldunen adiskidetasun eta gorrotoz jositako harreman biziak kontatzen dira sakonean, ondo hasi eta oso gaizki amaitu zutenak, bi Euskal Herri betidanik kontrajarri eta arerio bortitz izandakoaren isla izaki; Ernest Hemingway idazle bikaina, Ladis Goiti doktore ahantzezina, Rosamunde Krügger emakume fatala, Strauss eta Perlo engainatzaile bitxiak… Glamour eta luxuzko bizimodu hori, modu zalapartatsuan aurrera zihoana, gerra zibilak apurtuko du, eta perlak, kolpeak, musuak, traizioak… zurrunbilo ero batean murgilduko dira.