Adiskide paregabea
Elena Ferrante
Igela
"Adiskide paregabea" Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen
nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako
adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea,
bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin
da, eta ez du inolako arrastorik utzi. Etorkizunari buruzko
erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai
batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun
estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun
desberdina badute ere. Elena Ferranteren sentiberatasun finaz,
narraziorako gaitasun bikainaz, Lenùk, helduarotik, haurtzaroa eta
nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun hori,
harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen
dizkigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario