2013/11/06

Euli-giro (Uxue Alberdi)

Susa


Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak.
Baserri zaharrean bizitzen hasi den bikote gaztea, mutilaren familiarengana bisitan joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira etorritako neskame xaloa, bere bulegoan kanpotarra dirudien abokatua, ikastetxera iritsi berri den gelakide aztoratua, poliziak zorrotz galdekatutako idazlea, ama itxuraldatzen ari zaion alaba, esku ezkerra galdu zuen biolontxelista, etxe barrura arrotza sartu zaion emakumea dira narrazio hauek habitatzen dituzten pertsonak.

Hau da liburuari buruz idazleak dioena EITBko Sautrela saioan


2013/10/25

Ipuin kontalari saioa



Ines Bengoaren eskutik, kamishibai ipuin kontaketa izango dugu  3-5 urteko haurrentzat datorren asteartean
urriaren 29an.

Kamishibai "paperezko antzerkia" da japonieraz. Ipuin kontalariak, egurrezko kutxatxo baten barruan sartzen diren irudiez lagunduta, ipuinak kontatzen ditu. 


Ines Bengoaren hurrengo saioak Ibarran:
                
- Azaroaren 14a. "Margo-ipuinak" 5-8 urtekoentzat
- Abenduaren 10a. Kamishibai saioa 3-5 urtekoentzat

2013/10/23

Liburutegia itxita

Adi!!! Urriaren 24, 25, 28 eta 29an liburutegia ITXITA egongo da erreforma batzuk egiteko

Barkatu eragozpenak

 

2013/10/22

Ha vuelto (Timor Vermes)

Ha vuelto
Timor Vermes
Seix Barral


Es una escandalosa e irreverente comedia protagonizada y narrada en primera persona por Hitler. Una novela de narrativa de humor que se ha convertido en el fenómeno literario del año: un éxito sorprendente en Alemania, que ya ha cruzado fronteras. Después de Mi lucha, es el único libro en el que Hitler habla en primera persona. 

Es la primavera de 2011. Adolf Hitler despierta en un descampado en el centro de Berlín. No hay símbolos nazis, reina la paz, las calles están invadidas por extranjeros, y Alemania está gobernada por una mujer rechoncha que hace lo que quiere en Europa. Sesenta y seis años después de su caída, el resucitado Hitler triunfa en la televisión como perfecto imitador del Führer, un cómico genial. Pero él no bromea en absoluto. La fama es la plataforma perfecta para retomar su carrera política. ¿Qué mal podría hacer hoy Hitler?



2013/10/16

Aiztoa eta arkatza

Aiztoa eta arkatza
Irati Jimenez, Antton Olariaga
Txalaparta

Somerset Maughamen ustez, «Hiru arau daude idazteko, zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zeintzuk diren esateko orduan». Honek, ordea, ez du esan nahi aro, lurralde eta estilo ezberdinetako idazleak horiek zehazten saiatu ez direnik. Aholkuen zerrendan, maiz, ideia berbera errepikatu dute: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. «Hitz laburrak balio badu ez erabili luzea», George Orwell. «Amaieratik ahalik eta gertuen hasi», Kurt Vonnegut. Izan ere, Frank Yerbi idazleak dioen moduan, «eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin». Liburu hau aholkurik aipagarrienak biltzen saiatu da; zentzuzkoak, sinestezinak, barregarriak... idazteaz bezainbeste idazleari buruz hitz egiten digutenak. Horregatik, idaztearen harra barruan ez daukan irakurleak ere gozatua hartuko du idazteari, lanari edo bizitzari buruzko tratatu sorta honekin. 

Hemen duzue Irati Jimenezek liburuari buruz dioena 

2013/10/10

Alicia en un mundo real


Alicia en un mundo real
Isabel Franc, Susanna Martín
Norma


La Alicia que os presentamos no vive en el País de las Maravillas. Ha pasado por una experiencia que, lamentablemente, es real y común para muchas mujeres: un cáncer de mama. Sin embargo, gracias a su espíritu luchador, alocado y positivo, ha sabido darle la vuelta a la situación. Ni el periplo de la enfermedad ni los tratamientos agresivos ni la extirpación de un pecho le han robado el sentido del humor. 

La protagonista de esta historia nos cuenta su aventura partiendo de un lema muy claro: la vida después del cáncer ya nunca es igual… pero viene a ser lo mismo.

2013/10/07

Ipuin kontaketa


Ines Bengoaren eskutik, "Margo-ipuinak" ipuin kontaketa izango dugu  5-8 urteko haurrentzat datorren ostegunean,  
urriaren 10ean.

 Margo-Ipuinak ipuin kontaketa saioan umeen entzumena, irudimena eta sormena nahasten dira. Ipuin kontalariak istorio batzuk kontatu ondoren haurrek jaso dituzten sentsazioak margoketaren bidez plazaratuko dituzte. 

Ines Bengoaren hurrengo saioak Ibarran:
- Urriaren 29a. Kamishibai saioa 3-5 urtekoentzat                      
- Azaroaren 14a. "Margo-ipuinak" 5-8 urtekoentzat
- Abenduaren 10a. Kamishibai saioa 3-5 urtekoentzat