2013/11/06

Euli-giro (Uxue Alberdi)

Susa


Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak.
Baserri zaharrean bizitzen hasi den bikote gaztea, mutilaren familiarengana bisitan joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira etorritako neskame xaloa, bere bulegoan kanpotarra dirudien abokatua, ikastetxera iritsi berri den gelakide aztoratua, poliziak zorrotz galdekatutako idazlea, ama itxuraldatzen ari zaion alaba, esku ezkerra galdu zuen biolontxelista, etxe barrura arrotza sartu zaion emakumea dira narrazio hauek habitatzen dituzten pertsonak.

Hau da liburuari buruz idazleak dioena EITBko Sautrela saioan


No hay comentarios:

Publicar un comentario