2013/05/16

Alkasoroko benta (Mikel taberna)

Alkasoroko benta
Mikel Taberna
Susa


Bidasoaldeko Seierrietan dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua. 1975eko garaiak lerden bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak, mundu zaharretik nola igarotzera doazen bestelako baterantz, baina zeinen trantze gordina suertatuko den, bidea urratzean bortizkeriarekin topo egingo baitute aurrez aurre.

Hau da idazleari Euskalerria irratian egin zioten elkarrizketa

2013/04/24

Faithfull Place

Faithfull Place
Tana French
Rba

Frank y Rosie, dos adolescentes enamorados, planean una huída que les ha de llevar lejos de Faithful Place y de los problemas familiares que padecen. El día acordado, Frank acude a la cita, pero Rosie, no. Convencido de que su amada ha cambiado de opinión en el último momento, Frank emprende solo una fuga que le permitirá borrar de su memoria los horrores de la infancia y la imagen de la frágil muchacha que una noche le abandonó. Veinte años después, siendo ya inspector de policía en Dublín, Frank descubre que en una casa abandonada se ha hallado una maleta que pertenece a Rosie. Sin duda, se trata del equipaje que la joven preparó para su huida.

Este libro fue el ganador del Premio Points a la mejor novela negra.

2013/04/18

El día que la Virgen llegó a la luna

El día  que la Virgen llegó a la luna
Arold Bauerdick
Salamandra


En noviembre de 1957, la batalla por la conquista espacial está en pleno apogeo. Mientras el bloque soviético celebra el triunfal paseo de la perrita Laika a bordo del Sputnik 2, en Baia Luna, una pequeña aldea en el corazón de los Cárpatos, la apacible vida de los lugareños se ve perturbada por una secuencia de inquietantes acontecimientos. La maestra del pueblo, la arisca Angela Barbulescu, desaparece misteriosamente de su casa en plena noche. Casi al mismo tiempo, el párroco es encontrado muerto en su casa junto a su ama de llaves. Y poco después, también desaparece la estatua de la Virgen de la iglesia de Baia Luna, cuya llama perpetua se había apagado, inexplicablemente, unos días antes. Para el jovencísimo Pavel Botev, nieto del tabernero del pueblo y alumno de Angela, existe una relación indudable entre todos estos sucesos y está dispuesto a llegar a donde haga falta para desentrañar el misterio. Así, Pavel se encuentra proyectado a un escenario de turbias intrigas, fiestas desenfrenadas y fotos escabrosas; una maraña de corrupción que empieza en la Segunda Guerra Mundial, se extiende a los años de la guerra fría y no se resuelve hasta la muerte del dictador Ceaucescu en 1989. 


Este libro ha sido distinguido con el Premio Libro Europeo 2012. El jurado, compuesto por 12 periodistas europeos y presidido por Costa Gavras, calificó la novela de “libro insólito, tierno y lleno de sentido del humor”.



2013/04/15

Munduko bandarik txarrena

Munduko bandarik txarrena
Jose Carlos Fernandes 
Txalaparta


Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak.
Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira –hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan–. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.

2013/04/09

Meaulnes handia

Meaulnes handia
Alain-Fournier
Alberdania, Erein, Igela  

"Meaulnes handia" frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera. Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.