2011/12/19

EGUBERRIAK 2011

Ibarrako Kultura eta Gazteria Sailak haur eta gaztetxoei zuzendutako programazio berezia antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 27tik 30era bitartean honako jarduerak antolatu ditu:


Abenduak 27, asteartea: "Huntz korapiloa" emanaldia 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 3-9 urte bitarteko haurrentzat.


Abenduak 28, asteazkena: "Miru, aintzirako sorgina" emanaldia Sointek taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 2-7 urte bitarteko haurrentzat.


Abenduak 29, osteguna: "Ipuinezipuin" Eidabe taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 4-8 urte bitarteko haurrentzat.

Abenduak 30, ostirala: "Beldurraren etxea" emanaldia Hipo eta Tomax pailazoen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean.

Eta gogoratu abenduaren 24ean, OLENTZERO 18.30ean abiatuko dela Izaskun auzotik behera eta iluntzeko 19:00etan helduko dela San Bartolome plazara haurrekin tartetxo bat egoteko!

2011/12/14

Galtzakomik 2011 lehiaketako irabazleak

Hauek izan dira aurtengo Galtzakomik lehiaketako irabazleak:

12 URTETIK BEHERA 
1. SARIA: Marrazketarako karpeta eta bi komiki. 
Planetaz planeta. Aitor Sanchez
1. AIPAMENA: bi komiki 
Sudurluze Iratxoa .Aimar Odriozola
2. AIPAMENA: bi komiki
Piszinako zulo beltza. Mara Odriozola Fernandez
3. AIPAMENA: bi komiki 
Txakur mizkiña Marcos Alonso Carrillo
4. AIPAMENA: bi komiki 
Amets baten bi aurpegiak. Ane Antxustegietxarte

12-18 URTE BITARTEKOAK 
1. SARIA: 400 €
Edurnezuri. Markel Galbete
2. SARIA: 200 €
Astokiloen familia. Paulo Albisua Idiakez
1. AIPAMENA: bi komiki
Zorte oneko tximinoa. Elene Ulacia eta Irati etxaniz
2. AIPAMENA: bi komiki
Nekazari laguntzailea.Kerman Sorarrain eta Mikel Lekuona

18 URTETIK GORA 
1. SARIA: 600 € + argitalpena
Komiki. Aitor Urkiola Badiola
2. SARIA: 400 €
Laura. Elene Urquijo Esparza
1. AIPAMENA:  
Sortzeko ahalmena. Ane Arzelus Rodriguez

Gogoratu sariak datorren ostiralean, abenduaren 16an, arratsaldeko 19.30ean banatuko direla Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean

2011/11/16

Cuadernos Ucranianos




Komiki hau idazleak Ukrainara egindako bidai ugarien emaitza da. Bidai hauetan bertako jendeak kontatutakoa azaltzen du dokumental erara, Ukraniaren XX. mendeko historia,  batez ere Ukraina SESBeko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunako) partaidea zenean eta Stalinen menpe zegoenean gertatutako gosete izugarria (1932-1933).

Komiki honi buruz informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen


2011/11/11

Biutiful

Biutiful
Aktoreak: Javier Bardem, Blanca Portillo, Ruben Ochandiano, Felix Cubero, Martina Garcia, Manolo Solo, Eduard Fernandez.
Herrialdea: Mexiko.
Urtea: 2010.
Iraupena: 138 minutu. 
Sariak: Cannes, Goya

Filmean Javier Bardemek antzezten duen Uxbal da protagonista nagusia. Bartzelona, hiri moderno eta kosmopolitan, galduta sentitzen du bere burua eta emozionalki desorekatuta dabil Uxbal. Emaztearekin zuen erlazioa era mingarrian bukatu berri du, eta honi buelta ematen saiatzen ari da. Seme alaben zaintza bere gain du eta eginbehar hau are gehiago zailtzen zaio heriotza gertu duela sentitzean. Inguruan dituenak zaindu behar ditu baina bere burua zaintzearen ardura ahaztu gabe.


Bartzelonan filmatu zuen filma Gonzalez Iñarrituk, baina postaletatik kanpo gelditzen den hiria erakutsi nahi izan du, Raval auzoa eta inguruak. Uxbalen istorioarekin orain arteko bere pelikularik intimistena egin du zuzendariak, sufrimenduaren inguruan hausnarketa gogorra.(Otamotz aldizkaritik hartutako testua)

Liburutegian zuzendari honen film hauek ere baditugu:

- Amores perros (2000)
- 21 gramos (2003)
- Babel (2006)

Hau da Biutiful filmaren trailerra:


2011/11/07

Kamishibai saioa



Datorren ostegunean, azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean, 3-5 urteko haurrentzat Kamishibai saio berri bat izango dugu Ines Bengoa kontalariaren eskutik.



2011/10/18

Nemesis. Philip Roth

Philip Roth
Nemesis
Meettok
 
 
Newark ekuatorialeko bero itogarrian, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan.  

Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan -eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea.  

Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea “kutsatzaile gabeko aire purua baitzen”, Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean.  

Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako -Everyman, Indignation (Suminez), The Humbling, eta orain, Nemesis- galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?