2008/07/29

Jendaurrean hizlari. Joxerra Garzia

Oraingo honetan, eta lehenengo aldiz, sarrera hau liburutegiko irakurle batek eginikoa da (eskerrik asko Luisan). Zuetariko batek liburutegiko liburu, CD edo DVD ezberdinen kritika edo komentarioren bat egin nahi badu, jarri liburuzainarekin harremanetan.



Joxerra Garzia
Jendaurrean hizlari
Alberdania


Mardula izanda ere, erraz irakurtzen den liburua da. Hizkuntza maisuki erabiltzen du Garziak eta horrek arintzen du gaiak izan zezakeen zama. Gaia jorratzeko erabiltzen duen egitura argia, proposatzen dituen ariketak eta taulak eta eskaintzen dituen hizkuntzaren inguruko ereduak eta bibliografia osagarriak lagungarri dira liburua gustura irakurtzeko.


Jendaurrean hizlari da liburuaren izenburua, jendaurrean azaltzeko eta hitz egiteko ditudan zailtasunak gainditzen hasteko jo dut liburu honetara. Eta, iruditzen zait, jendaurrean hitz egiteko landu eta ezinbestekoa den atal bat, idatzizkoa, landu duela, batez ere, Garziak. Bai zabalkuntzan, bai sakontasunean, idatzizko atala da gehien jorratzen duena. Jendaurrekoa ez du sakontasun berdinarekin aztertu eta, batez ere, jendaurreko egoera egituratuetan jartzen du arreta (irrati saioak, bertso saioak, multzo handi baten aurrean egin beharreko lanak). Hala eta guztiz ere, ziur nago irakurle guztiak, praktikotasun handiko gauza bat edo bestea, aurkituko duela liburu honetan. Nik gauza asko ikasi ditut behintzat.


Luisan

Tannöd, el lugar del crimen


Andrea Maria Schenkel

Tannöd, el lugar del crimen

Destino


50. hamarkadan, II. Munduko Gerratea pasa ondoren lasai bizitzen hasi den Alemaniako herri txiki batean izugarrizko hilketa gertatzen da: Danner-tarrak (gurasoak eta seme alabak) eta zerbitzaria erailda azaltzen dira beraien baserrian. Benetako gertaera honetan oinarrituta, idazleak poliziarik edo detektiberik agertzen ez den nobela beltz bat egiten du, herriko bizilagunei egindako elkarrizketen bidez jakingo dugularik nolakoak diren nekazal giroko herri honetako biztanleak eta zein den hiltzailea.

Erraz irakurtzen den nobela honek izugarrizko arrakasta izan zuen Alemanian eta sari batzuk ere (Friedrich-Glauser 2007 saria ..) jaso ditu.

2008/07/23

Esne Beltza. Made in Euskal Herria


Esne Beltza

Made in Euskal Herria

Gaztelupeko Hotsak


Xabier Solano (The Solanos, Fermin Muguruza, Etzakit, 4 Itzal) buru duen talde hau esperientzi handiko musikariz dago osatua. Gehienak Fermin Muguruzaren taldea osatzen zuten azken biran baina beste talde batzuetan ere jo izan dute, hala nola Etzakit, Joxe Ripiau , Mal de Ojo, Baldin Bada, Karidadeko Benta, Izotz edo Su Ta Garen.


Made in Euskal Herria beraien lehen diskoa da eta bertan musika beltza (reggae, ska, hip hop eta soula) lantzen dute baina betiere euskal ukitu bat emanez trikitixa eta beste instrumentu batzuekin. Zuzenean entzuteko taldea dela esan daiteke bere musika oso alaia eta dantzagarria baita.

Zuzenean ikusteko Ibarrako San Bartolome Festetan (abuztuaren 23an, gaueko 11:00etan herriko plazan) izango duzue parada. Musika entzuteko berriz, hemen klikatu eta taldeko Myspaceko orrialdera joango zarete. Argazkiak ikusteko berriz, hemen klikatuz flickren dauden argazkiak ikusiko dituzue.


Bideo hauetan ekainaren 19an Ereñozun emandako kontzertuaren zati bat eta diskoaren grabaketako making off-a dituzue.





2008/07/03

Oporretarako mendi ibilbideak

Mendian ibiltzea gustatzen bazaizue, oporretan oso urrutira joan gabe mendiaz gozatzeko ideia batzuk emango dizkizuegu:


Travesías de una semana: rutas de seis a siete días

Sua edizioak


Pirinioetan zehar astebeteko trabesiak egiteko ideiak ematen ditu liburu honek: Baionatik Iruñera, Etxalartik Otsagabiara .. Guztira hamar dira.


Done Jakue bidea: bi ibilbide Euskadin zehar

Carlos Pérez de Uralde, Jose Angel Lecanda, Nerea Azurmendi

Eusko Jaurlaritza


Euskadi zeharkatzen duten Done Jakueren 2 bideen deskribapena: itsasertzekoa, Hondarribitik Covaronera 9 etapetan, eta barnealdekoa, Irundik Miranda de Ebrora 10 etapetan.


La vuelta al Pirineo vasco

Santiago Yaniz

Sua edizioak


GR-10 eta GR-11 ibilbideak aprobetxatuz, Baionatik irten eta Hiru Erregeen Mahaira iritsi ondoren Hondarribian bukatzen den 20 egunetako bidea proposatzen dute liburu honetan.


Euskal Herria: oinez, 7 hiriburuak = a pie, 7 capitales

Gotzon Larrea

Baigorri


Euskal Herrian barna zirkulu formako ibilaldia 35 mendi etapatan, betiere zazpi hiriburuak ibilbide ezberdinen bidez lotuz.


La gran travesía por el prepirineo: de Figueres a Lumbier

Alberto Martínez Embid, Roger Llabrés

Sua edizioak


Pirinioak mendi tontorrik egin gabe eta bailara eta herri ezberdinak batuz zeharkatzeko ibilbidea .

2008/07/01

Mailegatuenak

2008ko lehen sei hilabetetan gehien mailegatu diren helduentzako dokumentuak hauek izan dira Ibarrako Udal Liburutegian:

  • Euskarazko liburuak
1. Pijama marradunaz jantzitako mutikoa. John Boyne
Elvis hil zen urtean. Xabier Mendiguren Elizegi
2.
Elurra. Orhan Pamuk
Zakur kale. Harkaitz Zubiri
Berriro igo nauzu.Xabier Mendiguren Elizegi
Etxearen negarra. Felipe Juaristi
Euskal hiria sutan. Xabier Montoia

  • Erderazko liburuak
1. Un mundo sin fin. Ken Follet
El niño con el pijama de rayas. John Boyne
Tierra firme. Matilde Asensi
Mil soles espléndidos. Khaled Hosseini

2. La llave de Sarah. Tatiana de Rosnay

La princesa de hielo. Camilla Läckberg



  • DVD-ak
1. Diario de un escándalo. Richard Eyre
Apocalypto. Mel Gibson
2. Scoop. Woody Allen
Zodiac.
David Fincher
3. The station agent. Tom McCarthy
La vida de los otros. Florian Henckel von Donnersmarck
Después de la boda. Susanne Bier
Salvador Puig Antich. Manuel Huerga

  • CD-ak
1. Anek idatzi dit zutaz. Mikel Urdangarin
Egunon. Gozategi
Argiak. Ken Zazpi
2. Latin jazz. Bilduma
Gau giro. Kupela 
Magic. Bruce Springsteen
3.Sound of silver. LCD Soundsystem
28.000 puñaladas. Marea
Esperantzara kondenatua. Gari

2008/06/24

Días de gloria (“Indìgenes”). Rachib Bouchareb

Izenburua: Días de gloria (“Indìgenes”)

Zuzendaria: Rachib Bouchareb

Antzezleak: Jamel Debbouze, Samy Naceri …

Ekoizpen urtea: 2006

Iraupena: 128’

Generoa: Historikoa / Gerrakoa

Nazionalitatea: Frantzia

Sariak: Semici, Cesar, Cannes ...


1940. urtean naziek Frantzia inbaditu zuten bitan banatuz: alde batetik alemaniarrek okupatutako zatia eta bestetik, Vichyko erregimen “titerea”. Koloniak gelditzen dira eta han Charles de Gaulle jeneralak ejertzito bat sortuko du naziak ipar Afrikatik bidali ondoren. Ejertzito horren erdia Afrikako frantziar kolonietako biztanleek (“Indìgenes” deituak) osatua dago eta bere eginbeharra Frantzia berreskuratzea izango da.

Filmak ejertzito horretan sartu ziren Algeriako 4 gazte ditu protagonista. Gazte hauek arrazoi ezberdinegatik joaten dira gerrara baina funtsean bere egoera hobetzeko, bigarren mailako hiritarrak izateari uzteko eta beste frantziarren eskubide guztiak eskuratzeko borrokatuko dute frantziar armadan. Baina gerran arrazismoa eta mesprezua besterik ez dute ezagutuko eta berdintasun hori ez dute lortuko ez gerran ez gerra ondoren ere.

Film honen estreinaldiak izugarrizko eztabaida sortu zuen Frantziako biztanleen artean eta horren ondorioz, Frantziako gobernuak “indigene” hauei ematen zien gerrako pentsioa frantziarrek kobratzen zutenarekin berdindu zuen.


Filmaren trailerra




2008/06/10

Haur eta gazteentzako udarako irakurketa

Udara da irakurketarako denbora gehien duzuen urtaroa. Hau dela eta mota ezberdinetako liburuak erosi ditugu zuek irakur ditzazuen. Hauek dira adinaren arabera sailkatuta.


Lehen irakurleak (0-8 urte)


BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.


Haurrak (8-12 urte)


BubbleShare: Share photos - Powered by BubbleShare

Gazteak (+12 urte)


BubbleShare: Share photos - Powered by BubbleShare

Gogoratu datorren astelehenetik, ekainaren 23tik, liburutegia goizez bakarrik irekiko dela (9.30etik 14:00etara)

2008/06/03

Nazioarteko Ingurumen Eguna. Klima-aldaketa

Aste honetan, Ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatuko da eta argi dago klima-aldaketa dela gai honen inguruan gehien kezkatzen gaituen arazoetako bat. Hau dela eta, Berotegi-efektua , berotze globala, ozono-geruzaren murrizketa eta antzeko terminoak sarritan entzuten ditugu. Gero eta beldur gehiago ematen digute gainera, hondamenekin erlazionatzen baititugu. Pil-pilean dagoen gai honi buruz gehiago jakiteko, liburutegian dauden liburu eta DVD hauek proposatzen dizkizuegu:
Aldaketa klimatikoa badatorJoseba Etxeberria, Unai Mtz. Lizarduikoa
Gaiak











25 preguntas sobre el cambio climáticoFederico Velázquez de Castro González
Libertarias/Prodhufi













Una verdad incomoda: una advertencia mundial
Davis Guggenheim, Al Gore
Paramount Home Entertainment



ETBko albistegietan gai honi buruz emandako albiste batzuk dituzu bideoan