2016/04/29

Five days to dance

Five days to dance
Gidoia eta zuzendaritza, Rafa Molés eta Pepe Andreu


Gazteleraz, ingelesez, alemanez eta euskaraz egindako dokumental honetan, dantzari bikote bat institutu batera joango da astelehen goiz batez. Ikasle talde batekin bildu, eta astebeteko epea dutela esango diete, dantzan hasi eta eszenatokira igotzeko.Hain justu, gizarteak rol zehatzak ezartzen dizkien etapa horretan dauden gazteei, rolak hautsi eta mugitzen hasteko eskatuko diete, euren artean komunikatzeko, nahi duten bezala beren burua adierazteko. Eta kosmos txiki horren baitan, eztanda handi bat egingo dute.

Bi dantzariek, Wilfried Van Poppel holandarrak eta Amaya Lubeigt euskaldunak, aurrera eramandako proiektu interesgarria biltzen du 79 minutuko Five days to dance dokumentalak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario