Nazionalitatea: Euskal Herria
Generoa: Drama
Ekoizpen urtea: 2014
Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga
Aktoreak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru …
Iraupena: 96’
Sariak: Donostia, Goya, Tokio ...
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.
Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.
Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario