Zuri-beltzeko argazkiak
Arantxa Urretabizkaia
Erein
Liburu honetan kontatu nahi dudanak, 1947an du hasiera eta 1960aren inguruan bukaera.
Kontakizunaren
osagai nagusia nire haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi
dudana. Are gehiago, haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditut kontatu
nahi eta ez ditut kontatuko. Beste batzuk, berriz, ahaztu egin zaizkit,
garbitu egin ditu memoriak burmuinaren bazterretatik. Azken batean,
gauzak geure modura oroitzen ditugu, norberaren burmuinaren gutizien
arabera.
Hauxe da nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak
hartu dizkiot iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan
zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen
bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal
batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau
eta langile baten inguruan.
Hemen duzue egileari Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario