2012/06/18

Hodeien adorea. Yoseba Peña

Yoseba Peña

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da HODEIEN ADOREA nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria.
Trapitxeroak, horrenbestez, heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

Hau da idazleak zioena liburuaren aurkezpenean



No hay comentarios:

Publicar un comentario