2012/05/07

Liburu elektronikoen irakurgailuak liburutegian

Liburu elektronikoak ezagutu eta erabiltzen ikas ditzazuen, liburutegian bi erosi ditugu mailegurako: bata Sony etxekoa eta bestea berriz Wolber markakoa. Biak ezaugarri ezberdinak dituzte wifi, pantaila ... aldetik baina biek egile eskubiderik ez duten liburu ugari dituzte hizkuntz ezberdinetan (euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta frantzesez).


Irakurgailuak mailegatzeko liburutegiko txartela ekarri eta ondoren, beste liburu edo DVDak bezala egingo dugu mailegua. Irakurgailuarekin batera zorroa eta jatorrizko gehigarriak (USB kablea eta kargagailua) emango dizkizuegu.  Mailegua 3 astetarako  egingo da eta ezingo da epea luzatu. Behin hogeitamar egunok igarota, irakurgailua itzuli egin beharko duzue, baina haien gaineko erreserbak egiteko aukerea ere baduzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario