Aniztasun kulturalaren nazioarteko eguna dela eta, datorren astelehenean, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 6etan, IZASKUN MUJIKA ipuin kontalariak mundu zabaleko ipuinak kontatuko dizkigu Ibarrako kultur etxean
“Txikia nintzenean Afrikara joan nintzen
oporretara nire familiarekin. Han Meto izeneko
mutiko bat ezagutu nuen eta ez dut inoiz
ahaztu bidaia hura. Jakin nahi al duzue
zergatik? “
Honela hasten da narrazio hau,
imajinazioarekin munduan zehar bidaiatzeko
eta leku ezberdinetako istorioak ezagutzeko
aukera aparta, kultura desberdinak ezagutuz
eta baloratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario