2010/12/21

Eguberriak 2010

Ibarrako Kultura eta Gazteria Sailak haur eta gaztetxoei zuzendutako programazio berezia antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 27tik 30era bitartean honako jarduerak antolatu ditu:
  • Abenduak 27, astelehena: "Tatxin eta Tatxan" pailazoen emanaldia. 11:30ean, Benito Izagirre kultur etxean
  • Abenduak 28, asteartea: "Elvi" sabel-hiztunaren emanaldia. 11:30ean, Benito Izagirre kultur etxean
  • Abenduak 29, asteazkena: "Gabonetako ipuinak" Ixabel Milleten eskutik. 11:30ean, Benito Izagirre kultur etxean
  • Abenduak 30, osteguna: "Ali, haren amona eta alfonbra hegalaria" antzerki-emanaldia Txalo taldearen eskutik. 11:30ean, Benito Izagirre kultur etxean. Kutxa Gizarte Ekintzak sustaturiko eta finantzaturiko jarduera.

Gogoratu abenduaren 24ean Olentzero etorriko dela herrira!

2010/12/16

Haur eta gazteentzako liburu berriak

Hauek dira negurako erosi ditugun haur eta gazteentzako liburuak

¡Tus propias imágenes en una Slideshow para MySpace, Facebook, orkut o tu página web!mostrar todos los imagenes de esta slideshow

2010/12/11

Euskal liburuzainen adierazpena

Haserre eta aztoratuta gaude. Kontua hasi zen espainiar prentsak («El Mundo», «La Razón») argitaratu zuenean Euskadiko zenbait liburutegitan Xabier Makazagaren «Manual del torturador español» liburua zegoela (Txalaparta, 2009). Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak galdera bat egin zuen Eusko Legebiltzarrean, Kulturako sailburuari zuzendua, liburu hori Euskadin zenbat liburutegik zuten jakinaraz zezan. Gaiak okerrera egin zuen Basauriko PSEko alkateak, Loly de Juanek, liburua udal-liburutegitik kentzeko agindu zuenean. Afera horren aurka berehala erantzun zuten, publikoki, hala argitaletxeko zuzendari Jose Mari Esparzak nola liburuaren egile Xabier Makazagak.

Liburuzainok kezkatuta gaude zentsura-kasu honengatik, eta salatu egin nahi dugu, adierazpen honen bitartez, aurrerantzean politikoak arlo profesionaletan sar ez daitezen. Amaierarik gabeko zerrenda egin genezake legeekin, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin, Unescoren adierazpenekin eta liburuzainen elkarteen (Aldee, Joana Albret, Asnabi) eta nazioarteko antolakundeen agiriekin, eta denetan baieztatzen eta bermatzen da «Gizabanako guztiek dutela iritzi- eta adierazpen-askatasuna eta eskubide horrek barne hartzen duela erlijioa eta sinesmena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa». Liburutegi publikoetako funtsek eta zerbitzuek «ez dute inongo zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosori loturik egon behar, ezta presio komertzialei ere», eta egunkari osoak bete genitzake baieztapen horiek babesten dituzten orrialdeekin.

Baina zertarako? Hori guztia idatzita dago jada eta, agerian uzteaz gain, lotsagarri uzten ditu proposatzen dutena ere egiteko gauza ez diren horiek adierazpen honen amaieran, liburuzainok liburutegi publikoen aldeko aldarria egin nahi dugu, bertan zentsurazko jarrerek ez baitute lekurik, askatasunaren eta aniztasunaren esparru direnez gero. Asnabiko (Nafarroako Liburuzainen Elkartea) adierazpenak zioen moduan: «Ezinbestekoak diren zainketen artean liburutegi publikoen ezaugarrien hausnarketa egitea da». Hori da, hain zuzen ere, orain egingo duguna: «Hiritar batzuen gustukoak ez badira ere, liburutegiak ez dira horrelakoak. Liburutegiek ez dute baztertzen. Liburutegi publikoak oso ehun berezi batez eginak dira, sal-erosgai ez den ehun batez eginak. Ehun hori ez da ideologikoa, handitu daiteke neurririk gabe eta ez da sekula ehun zentsuratzaile izanen. Horren iragazkor izatean eta bere bukaezinezko zabaltasunean datza bere handitasuna».

104 euskal liburuzainen izenean

2010/12/02

Asel Luzarragaren "Utopiaren itzalak"

Asel Luzarraga
Utopiaren itzalak
Txalaparta

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz duen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek, itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.

Hemen duzue Arantxa Iturbek idazleari liburu honi buruz eginiko elkarrizketa



Idazlearen beste liburu batzuk liburutegian:

2010/11/26

Abenduko liburu berriak

Hauek dira abendurako prestatu ditugun helduentzako eleberri berriak:

2010/11/19

De qué hablo cuando hablo de correr

Haruki Murakami
De qué hablo cuando hablo de correr
Tusquets

Japoniako idazlea bere nobelengatik da ezaguna baina oraingo honetan ez du eleberririk idatzi, bere memoriak baizik.

1982an, bere jazz denda itxi eta idaztetik bizi behar zuela erabaki zuenean, korri egiten ere hasi zen. Hurrengo urtean bere lehen maratoia egin zuen (Atenas - Maraton mitikoa) eta gero beste batzuk etorri ziren betiere "mina ezinbestekoa da, sufrimendua hautazkoa" esaldiarekin bat eginez. Liburuan aktibitate honek bere bizitzan eta idazkeran izan duen garrantziaz eta eraginaz gain entrenamendu gogorrez, hobetzeko irrikaz, bisitatutako lekuez edo gogoko musikaz ere idazten du.

Idazle honen liburu gehiago ere baditugu liburutegian:

2010/11/11

Cd berriak

Azken aldian liburutegirako erosi ditugun CD ezberdinetako kanta batzuk entzuteko eta bideoak ikusteko aukera duzu hemen



2010/11/10

Fikzioaren izterrak

Ur Apalategi
Fikzioaren izterrak
Susa

Iban Zaldua idazlearen arabera urteko libururik onenetakoa da ipuin liburu hau, ipuinak borobilak direla goraipatu du, eta Bernardo eta Ramon titulupekoa liburuaren “singletzat” jo du, disko batekin alderatuz.

7 ipuinez osatutako liburuan 2 gai nagusi jorratzen ditu idazleak, bikote harremanak eta euskal literatura (idazleak, krikika, sariak ...), denak fikziozkoak dira baina errealitatetik oso gertu daudenak.

Hemen duzue Sautrela saioan duela gutxi egin dioten elkarrizketa


2010/11/05

Ipuin kontalari saioa

Datorren asteartean, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:30ean ipuin-kontalari saio berri bat izango dugu Ibarrako kultur-etxean Ines Bengoaren eskutik.

Saioa 5-8 urteko haurrentzat izango da eta bertara haurrak bakarrik sartuko dira.

2010/10/14

Viajes con Herodoto (Ryszard Kapuscinski)

Ryszard Kapuscinski
Viajes con Herodoto
Anagrama

Ryszard Kapuscinski kazetari gazteak 50. hamarkadan herriz-herri Polonia zeharkatzen duen bitartean, amets bakarra dauka: muga zeharkatzea. Aukera hori lan egiten duen egunkariak Indiara bidaltzen duenean iristen zaio. Bidai honetan liburu bakarra eramango du: Herodotoren Historiak. 1964 urtean Poloniako berri-agentziaren atzerriko gaietako kazetari izendatzen dute eta Afrika eta Asiako herrialde ugari bisitatuko ditu. Bidai guzti hauetan ere Herodotoren liburua izango du lagun.
Viajes con Herodoto liburuan bere bidaiak eta Herodotoren liburua komentatzen ditu sailkatzen erraza ez den (bidai liburua, autobiografikoa, historikoa, etnografikoa, kazetaritza liburua ...) lan bat lortuz.

2010/10/06

Kamishibai ipuinak

KAMISHIBAI ipuinak kontatzeko modua Japoniatik ekarritako teknika bat da. Ipuinak entzun eta ikusi egiten dira kontatzen diren bitartean irudiak erabiltzen baitira lagungarri gisa. Japoniako ohitura zaharretik ekarritako ipuinak kontatzen ditut baita duela gutxi sortutako istoriotxoak ere, non umeek kontaketan parte hartzen baituten. Irudiek irudimenarekin bidaiatzera, jolastera, barre egitera eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.Animatzen al zarete?

Kamishibai ipuinak
Ines Bengoa ipuin kontalaria

3-5 urteko haurrentzat
Urriaren 14, osteguna, arratsaldeko 6etan
Benito Izagirre Kultur Etxean

2010/09/24

Ines bengoaren ipuin kontaketa

Datorren asteazkenean, irailaren 29an, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Ines Bengoa izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu ipuinak.

Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.

2010/09/06

Udaran irakurritakoak

Oporretatik bueltan, udaran irakurritako liburuak partekatu nahi ditut zuekin:


- Xahmaran. Jon Arretxe
- Autokarabana. Fermin Etxegoien
- Heriotzarako jantzita. Donna Leon
- Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
- Viajes con Herodoto. Ryszard Kapuscinski
- Aurora boreal. Assa Larsson
- El caso Kurílov. Irène Némirovsky



Gehienak gustura irakurri ditut. Eta zuek zer irakurri duzue?

2010/07/26

III. Ibarra Galtzakomik Lehiaketa 2010

Hemen dituzue aurtengo lehiaketaren oinarriak (Klikatu irudietan handiago ikusteko)



2010/07/14

Bidaietako komikiak

Komikiek herrialde ezberdinetako bizimodua erakusteko ere balio dute. Liburu hauetan idazle berak egiten du bidaia (eta ez bere pertsonaiek) eta ikusten dutena kontatzen digu. Liburutegian bi adibide hauek ditugu:

Pyongyang
Guy Delisle
Astiberri

Idazleak lan kontuengatik Ipar Koreako hiriburura eginiko bidaia kontatzen digu. Bertan pasadizo eta bitxikerien bidez hiri honetako eguneroko bizitza eta errejimen politikoa deskribatzen dizkigu, horretarako umorea ere erabiltzen duelarik.

Bidaiekin lotutako beste bi liburu ere baditu autore honek: Shenzhen eta Crónicas Birmanas



Cuadernos de viaje
Craig Thompson
Astiberri

Blankets liburuan bere bizitza kontatu ondoren, autoreak lan kontuengatik Frantzia eta Bartzelonara eta turismoa eginez Marokora eginiko bidaia kontatzen digu. Egunkari baten modura dago antolatuta eta era arin batean bere bizipenak kontatzen dizkigu.

2010/07/01

Mailegatuenak

2010eko lehen sei hilabetetan helduen artean izenburu hauek izan dira mailegatuenak :

Liburuak euskaraz

5 aldiz. Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez
Autokarabana. Fermin Etxegoien
Pausoa noiz luzatu. Andoni Egaña
4 aldiz. Musika airean. Karmele Jaio

Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga

Berriro igo nauzu. Xabier Mendiguren
Koaderno handia. Agota Kristof




Liburuak espainieraz


10 aldiz.
Las cosas que no nos dijimos. Marc Levy
9 aldiz.
El símbolo perdido. Dan Brown
8 aldiz. La isla bajo el mar.
Isabel Allende
El nombre del viento.
Patrick Rothfuss
La rosa escondida.
Reyes Monforte
Contra el viento. Ángeles Caso


DVDak


15 aldiz. Revolutionary road
14 aldiz. El niño con el pijama a rayas
El curioso caso de Benjamin Button
13 aldiz. Slumdog millionaire



CDak


8 aldiz. Irla izan. Anari
7 aldiz. 7 urte zuzenean. Ken zazpi
5 aldiz. Bizitzari txistuka. Betagarri
Hator. Akelarre

2010/06/23

Udarako ordutegia

Udarako ordutegia 2010

- Ekainak 28 - Uztailak 30, goizez irekita
9:30etik 14:00etara

- Abuztuan itxita

- Irailak 1 - 3, goizez irekita
9:30etik 14:00etara

Gogoratu udaran mailegua zure beharretara egokitzen dugula!

2010/06/11

Udaran haurrekin zer egin?

Udara iristear dago eta laster haurrek oporra izango dituzte eta nahiko denbora plan ezberdinak egiteko. Liburu hauetan haurrekin denbora pasatzeko ideia ezberdinak ematen dituzte betiere natura eta kulturarekin erlazionatuta.


50 planes de fin de semana
Iñigo Muñoyerro
Servicios Redaccionales Bilbainos, 2008






Rutas para descubrir Euskal Herria con niños
Ibon Martín Alvarez
Travel Bug, 2008







50 excursiones para niños y niñas
Sua, 2004






Cumbres fáciles para todo el mundo
Sua, 2006

2010/06/02

DVD berriak

Udararako DVD hauek erosi ditugu zuek ikusi eta goza ditzazuen

EKAINA-DVDak

2010/05/28

Helduentzako liburu berriak

Hemen dituzue helduentzako erosi ditugun liburu berriak

EKAINA-LIBURUAK

2010/05/19

Odol hotzean = A sangre fría





Nobela honek, 1959an Kansaseko (AEB) Holcomb herrian gertatu zen hilketa basatia kontatzen digu. Hilketa honetan Clutter sendiko lau kideak hil zituzten izugarrizko zirrara sortuz Estatu Batuetan, famili hau erlijiosoa, maila ertainekoa eta nekazaria baitzen eta inork ez baitzuen hilketa hau egiteko arrazoirik aurkitzen. Honek kazetari asko hurbilarazi zuen herrira, hauetako bat Truman Capote izan zelarik.

Truman Capotek hilketa ikertu zuen; herriko biztanleak, kasua zeramaten poliziak eta familiaren lagunak elkarrizketatu zituen eta baita ere hiltzaileak, hauek atxilotuak izan zirenean. 6 urte pasa zituen ikerketa hau egiten eta Ez fikziozko eleberri (horrela definitu zuen egile berak) hau idazten. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen eta literatura eta kazetaritza uztartzen zuen estilo berri bati hasera eman zion.

Nobela hau zinemara ere eraman zuten, A sangre fría, Truman Capote edo Historia de un crimen bezalako filmetan. Hemen dituzue liburutegian dauden film hauen trailerrak








2010/05/07

Ken Loach

Ken Loach (Nuneaton, Ingalaterra, 1936) zuzenbidea ikasten ari zela jarri zen antzerkiarekin harremanetan baina zinema gehiago gustatzen zitzaiola konturaturik, 1963 urtean BBCren beka bat lortu zuen zuzendari izateko. 1964ean dokumentalak filmatzen hasten da, baita ere film luze batzuk zinema eta telebistarako, betiere gai sozialak landuz: txirotasuna, grebak ...

1979an Margaret Thatcher kontserbadorea iristen da boterera Erresuma Handian eta langabezia, aberats eta behartsuen arteko tartea , grebak, gatazka sozialak ... handitu egiten dira. Ken Loach izango da egoera hobekien erakutsiko diguna betiere jende normalaren bizitza eta arazoak erakutsiz sistemaren bidegabekeria azaltzeko.

Liburutegian zuzendari honen film hauek ditugu:

Riff-Raff (1991)
LLoviendo piedras (1993)
Ladybird, ladybird (1994)
Tierra y libertad (1995)
11'09'01: 11 de septiembre (2002)
Sólo un beso (2004)
El viento que agita la cebada (2006)
En un mundo libre (2007)

Azken egunotan zuzendari hau albiste bihurtu da bere filmografia guztia interneten zintzilikatzea erabaki baitu. Horretarako bere izena daraman kanal bat ireki du youtuben: http://www.youtube.com/user/KenLoachFilms

2010/04/29

La ternura de los lobos

La ternura de los lobos
Stef Penney
Salamandra

XIX. mendeko Kanadako herri txiki batean animaliak harrapatzeko tranpa-jartzaile eta larru-saltzaile bat hilik azaltzen da eta aldi berean gazte bat desagertu egiten da. Honek mota eta interes ezberdinetako jendea hurbilarazten du herrira: kazetari bat, larru salerosketan monopolioa duen
Hudson Bay Companyko jendea, indio bat ... Herri lasaia aztoratu egingo da eta hiltzailearen bila hasiko da.

Abentura eta intrigazko nobela honek Kanadako paisaia ikusgarriak eta eguraldi bortitza protagonista ditu, baita bertakoek zeramaten bizitza gogorra ere.

2010/04/22

Liburutegia facebooken

Ibarrako Udal Liburutegia facebooken dago jada. Liburutegiaren berri izan nahi baduzu egin zaitez gure lagun!

http://www.facebook.com/ibarrakoliburutegia

2010/04/19

Idoia Santxez ipuin kontalaria

Datorren ostegunean,
apirilaren 22an,
arratsaldeko 18:00etan, Idoia Santxez
ipuin kontalaria izango dugu

Kultur Etxean
3 urtetik gorako
haurrentzat ipuinak kontatzen.

Azaldu!

Ekimen hau, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu du.

2010/03/30

CD berriak

Hemen dituzue azkenaldian erosi ditugun CDetako abestietako batzuk. Euskal taldeen artean Gose, Anari eta Audience ditugu bere azken diskoekin. Baita ere Khaled rai abeslari algeriarra, 70. musikan oinarritutako rocka egiten duten Black Crowes taldea eta reggae eta ska talde klasiko eta handi bat, Toots and the Maytals jamaikarrak. Azken talde honek eragin handia izan du euskal musikan Kortaturen Sarri Sarri, Fermin Muguruzaren 54-46, Joxe Ripiauren Presaka, Potatoren Ay, ay,ay ... abestiak talde honen abestien bertsioak baitira.


MusicPlaylistRingtones
Create a MySpace Playlist at MixPod.com

2010/03/29

2010eko aste santuko egitaraua

Urtero bezala pazko astean (apirilak 6-9) haurrentzako jarduera ezberdinak izango ditugu kultur etxean. Klikatu irudian egitaraua hobeto ikusteko




2010/03/26

Haur eta gazteentzat liburu eta DVD berriak

Hemen dituzue liburu eta DVD berri sorta bat udaberrian irakurri eta ikusteko


Your pictures and fotos in a slideshow on MySpace, eBay, Facebook or your website!ikusi irudi guztiak

2010/03/23

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 2010

Hans Christian Andersenen jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu guztian. Aurtengo mezua Eliacer Cansinok idatzi du eta kartela Noemi Villamuzak egina da. Euskarazko itzulpena berriz, Nagore Tolosa Ustoarena da.

Hau da aurtengo mezua:



ZAIN DUZU LIBURU BAT; BILA EZAZU!


Bazen behin

itsasontzi txiki-txiki bat,

nabigatzen ez zekiena,

nabigatu ezin zuena.

Bat, bi, hiru,
lau,
bost, sei aste igaro ziren,

eta itsasontzi txiki hark
nabigatu egin zuen.

Jolasten lehenago ikasten da irakurtzen baino. Eta kantatzen. Herriko haurrok kantu hori
kantatzen genuen artean gutariko inork irakurtzen jakin ez arren. Kalean bildu, biribilean jarri eta, udako kilkerren ahotsekin lehian, behin eta berriz kantatzen genuen nabigatzen ez zekien itsasontzi txiki haren ezintasuna. Batzuetan paperezko itsasontzi txikiak egiten genituen eta putzuetan jarri, eta itsasontzi txikiak urperatu egiten ziren itsasertzera iristea lortu baino lehen. Ni ere auzoko kaleetan ainguratutako itsasontzi txiki bat nintzen. Arratsaldeak teilatu-lauan ematen nituen eguzkia mendebaldean nola ezkutatzen zen begira, eta sumatzen nuen urrun (artean ez nekien espazioan urrun edo bihotzean urrun ote zen), nire begiek ikusten zutenaz haratago, mundu zoragarri bat zegoela. Etxeko armairu batean, kaxa batzuen atzean, bazen liburu bat ere nabigatu ezin zuena, inork ez baitzuen irakurtzen. Auskalo zenbat aldiz igaroko ote nintzen haren ondotik han zegoela konturatu gabe. Paperezko itsasontzia, ez atzera ez aurrera, lokatzetan; liburu bakartia, ezkutuan apaletako kartoizko kaxen atzean. Behin, nire eskuak, zerbaiten bila zebilela, liburuaren bizkarra ukitu zuen. Liburua izango banintz honela kontatuko nuke: “Behin, haur baten eskuak azala ukitu zidan, eta haize oihalak zabaltzen hasi zitzaizkidala eta nabigatzen hasi nintzela sentitu nuen”. Hura bai ezustekoa objektu hura begien aurrean nuelako azkenean! Liburu txiki bat zen paper ore gorriak eta urre koloreko filigranak zituena. Ikusminez ireki nuen, kutxa bat aurkitu eta barruan zer dagoen jakiteko irrikan dagoenak bezala. Eta ez zen gutxiagorako izan. Irakurtzen hasi bezain laster ohartu nintzen aurrez aurre nuela abentura: protagonistaren ausardia, pertsonaia onak, gaiztoak, behin eta berriz begiratzen nituen ilustrazioak orri oinetan esaldiak zituztenak, arriskua, ezustekoak…, guzti-guztiak mundu zirraragarri eta ezezagun batera eraman ninduen. Horrelaxe jakin nuen gure etxetik haratago ibai bat zegoela, eta ibaiaren atzean itsaso bat, eta itsasoan itsasontzi bat noiz itsasoratuko zain. Hartu nuen lehenengoak La Hispaniola zuen izena, baina berdin-berdin izango zen Nautilus, Rocinante, Simbad-en itsasontzia, Huckleberry-ren gabarra izan baziren ere,… Horiek guztiak, nahiz eta denborak aurrera egin, hor izango dira haurren baten begiek euren haize oihalak noiz zabalduko eta abiaraziko zain. Horixe ba… ez ezazu gehiago itxaron, luzatu eskua, hartu liburu bat, ireki, irakurri: ikusiko duzu, nire haurtzaroko kantuan bezala, ez dagoela laster batean nabigatzen ikasten ez duen itsasontzirik, txiki-txikia izanagatik ere.

Eliacer Cansino

Mezua estatuko beste hizkuntzetan irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

2010/03/17

Liburutegian

Liburutegietan gertatzen ez direnak ...

2010/03/02

Hitchcock liburutegian

Alfred Joseph Hitchcockek (1899-1980) zinemarekin izan zuen lehen harremana pelikula mutuetan azpitituluak egitea izan zen. Honela zinemagintzan zaletzen joan zen eta montadore, zuzendari artistiko eta gidoilari lanak egin ondoren, Graham Cutts zuzendariaren laguntzaile izan zen hiru urtez. 1929an egin zuen bere lehen luzemetraia, "The pleasure garden" melodrama. Hasierako film hauek ez zuten arrakasta handirik izan eta terrorezko filmak egiten hasi zen nahiko harrera onarekin. 1939 urtean Hollywoodera joan zen eta han egin zituen bere film ezagunenak. Suspensearen erregea deituriko zuzendari honek 50 pelikula baino gehiago egin zituen 60 urtetan, horietatik 27 liburutegian ditugularik. Hauek dira esanguratsuenak:

2010/02/17

Musika airean

Musika airean
Karmele jaio
Elkar

"
Nire asmoa bakardadeari buruz hitz egitea zen, eta horretarako irudi egokia iruditu zitzaidan Elenarena. Emakume adindua da, bakarrik bizi da, eta, gainera, bizitza oso baten ondoren, gauza asko ditu pentsatzeko. Egia da gutxitan izaten direla horrelako emakumeak protagonista, baina uste dut atzetik bizitza osoa duen emakume bat oso interesgarria izan daitekeela; are gehiago Elenaren garaikoak bezala, hainbeste gorde dutenak. Nik jakin-min handia nuen Elenak buruan izan zezakeenari buruz"

Karmele Jaio, Berrian 2010eko otsailaren 2an

2009ko musika

Oraingo honetan 2009ko musika biltzen duten hiru CD aurkeztu nahi dizkizuet. Alde batetik Entzun! aldizkariak Euskal Herriko taldeen 18 abestiz osatutako bilduma eta bestetik, nazioarteko musika biltzen duen Rockdeluxe aldizkariarena. Disko hauetako abesti batzuk hemen dituzue





MusicPlaylistRingtones
Create a MySpace Music Playlist at MixPod.com

2010/02/09

Tigre Blanco

Tigre Blanco
Aravind Adiga
Roca

Indiako enpresari batek Txinako lehen ministroari bidaltzen dizkion 9 gutunen bidez txirotasuna (berak iluntasuna deitzen dio) alde batera nola utzi duen azaltzen dio eta bide batez, Indiako historiaren eta egungo egoeraren berri ematen dio: sistema politikoaren ustelkeria, polizien gehiegikeriak, pobrezia, familiari zor zaion leialtasuna, askatasun eza, erlijioa ... eta batez ere txiroen eta aberatsen artean dauden ezberdintasunak erakutsiko dizkio.
Idazleak erabiltzen duen estiloa oso bizia da eta umorea asko erabiltzen du, liburua erraz irakurtzen delarik.
Nobela honen lehen kapitulua irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

2010/01/28

Mailegatuenak 2009 (Haurrak eta gazteak)

Haurren artean berriz, hauek izan dira gehien etxera eraman direnak:

Liburuak


0-8 urte

1. Kro
ko eta lagunak. Jo Lodge. 30 aldiz.
2. Leh
oi errege. 25 aldiz.
3. Munst
ro bat ohe azpian. Angelika Glitz. 22 aldiz.
4. Cuentos mágicos. 21 aldiz.
La granja. Anita Ganeri. 21 aldiz.
Nola dastatu ilargia?. Michael Grejniec. 21 aldiz.


8-12 urte

1. Ter
cer viaje al reino de la fantasía. Geronimo Stilton. 12 aldiz.
2. En el reino de la fantasía.
Geronimo Stilton. 11 aldiz.
La mon
taña parlante. Geronimo Stilton. 11 aldiz.
¡Un superratónico día de vacaciones!
Geronimo Stilton. 11 aldiz.

3. ¡Qué vacaciones tan superratónicas! Geronimo Stilton. 10 aldiz.

+12 urte

1. D
orretxe zaharreko misterioa. Fernando Morillo. 6 aldiz.
Nun
ca seré tu héroe. María Menéndez-Ponte. 6 aldiz.
2. Urtebe
te itsasargian. Miren Agur Meabe. 5 aldiz.
Nikolas
Txikiren historia ezezagunak. René Goscinny, jean-Jacques Sempé. 5 aldiz.
El príncipe de la niebla. Carlos Ruiz Zafón. 5 aldiz.
Harry Potter eta sorgin-harria. J.K. Rowling. 5 aldiz.



DVDak


1. Po
xpolin Marisorgin (Pirritx eta Porrotx) . 34 aldiz.
2. Cars. 30 aldiz.
Barbie eta Pegasoren magia. 30 aldiz.
3. Barbieren egunerokoak. 29 aldiz.
4. B
ee movie. 28 aldiz.
Tom y Jerry: el anillo mágico. 28 aldiz.
High
school musical. 28 aldiz.



CDak


1. Go
!azen. 22 aldiz.
2. Pi
ratak (Pirritx eta Porrotx). 18 aldiz.
3. Plisti plasta
(Pirritx eta Porrotx). 12 aldiz.
Eskerrik asko!
(Pirritx eta Porrotx). 12 aldiz.