2009/03/10

Río abajo / Arrugas

Río abajo
Pascal Rabané
Norma

Emile gizon edadetua eta alarguna da, bizitza oso monotonoa daramana: tabernan egon lagunekin eta arrantza egitea dira bere eguneko eginbeharrak. Baina berarekin arrantzara joaten zen laguna hiltzen denean eta honek zeraman bizitza sekretua nabarmentzen denean bere egoerari buruzko hausnarketa egiten du eta pixkanaka bizimoduaz aldatzen hasten da, gauza berri eta ezberdinak probatuz.

Komiki atsegin eta baikor honek Frantziako Kritikarien saria jaso zuen 2007an.

Arrugas
Paco Roca
Astiberri

Aurreko komikiak irribarre batekin usten bagaitu, honek zer pentsatua emango digu berriz. Komiki honen protagonista Emilio da, hau ere edadetua eta alarguna da baina gaixo dago eta erresidentzia batean sartzen dute alzheimerri aurre egiteko. Komikian protagonistaren oroimen galtzearen prozesua jarraituko dugu eta errealitatean oinarritutako pasadizo batzuen bitartez beste gaixoak eta erresidentziako bizitza ere ezagutuko ditugu. Nahiz eta gai gogorra izan, egileak umorea erabiltzen du desdramatizatzeko eta komiki sentikor, atsegin eta errealista egiteko.
Komiki honek Espainiako Sari Nazionala jaso zuen iaz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario