Hauek dira liburutegian erregularki jasotzen ditugun aldizkariak.
Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2011/04/07
2011/03/30
Apirileko nobedadeak
Hemen dituzue apirileko liburu eta DVD berriak. Izenburuan klikatzen baduzue zuzenean katalogora joango zarete
Etiketak:
DVDak,
Liburuak,
Nobedadeak
2011/03/28
Haur Liburuaren nazioarteko Eguna 2011
“Arno aitarekin eskolara heldu zenerako eskolak dagoeneko hasita zeuden.”
Nire herrialdean, Estonian, mundu guztiak daki buruz esaldi hori. Horrela hasten da liburu bat. Liburuaren izenburua “Udaberria” da, 1912. urtean argitaratu eta Oskar Lutsek (1887-1953) estoniar idazleak idatzi zuena.
“Udaberria” liburuan, XIX. mendearen amaierako Estoniako herri baten landaeskola bateko haurren bizitza azaltzen da. Oskar Lutsek eskolan izandako urteei buruz idatzi zuen. Egia esan, Arno, Oskar Luts bera da haurra zenean.
Ikertzaileek dokumentu zaharra aztertzen dituzte eta, haien arabera, historia liburuak idazten dituzte. Historia liburuetan, noizbait gertatu diren gertakariei buruz hitz egiten da. Historia liburuetan ez dugu ongi ulertzen garai hartako jende arruntaren bizitza nolakoa zen.
Hala ere, historia liburu kostunbristetan dokumentu historikoetan aurkitzen ez ditugun gertaerak gogora ekartzen dituzte; esaterako, Arno bezala haur batek pentsatzen zuena, duela ehun urte eskolara joaten zenean. Liburuak haurren ametsak, haien zalantzak, gustuak eta zaletasunak gogora ekartzen ditu. Horrez gain, haurren gurasoak ere gogora ekartzen ditu, izatea gustatuko litzaiekeen moduan eta haien seme-alabentzat etorkizunerako nahi zutena.
Gaur egun, iraganari buruzko liburuak idatz daitezke, noski, eta askotan,
zoragarriak dira. Baina, egiazki, gaur egungo egile batek ez du sentitzen iraganeko usainik, zaporerik, beldurrik eta gusturik. Badaki dagoeneko zer gertatu den, etorkizunak garaiko jendearentzat ezkutuan zuena.
Liburuek idatzita izan diren garaia gogora ekartzen dute.
Charles Dickensen eleberriei esker, haur batek XIX. mendearen erdialdean
Londresko kaleetako debekualdiari buruz zer iritzi zuen dakigu, Oliver Twist haietan ibiltzen zenean. David Copperfielden begietatik -Dickensen begi berak zirenak- XIX. mendearen erdialdean Ingalaterran bizi ziren mota guztietako pertsonak ere ikusten ditugu, haien arteko harremanak nolakoak ziren eta zein ziren oinarritzen ziren ideiak eta emozioak. David Copperfielde hein handi batean Charles Dickens denez, ez du ezer asmatu behar izan; izan ere, bazekien.
Liburuek Tom Sawyerrek, Huckleberry Finnek eta haren adiskidea zen Jimek XIX. mendearen bukaeran Mississippitik nabigatzean benetan sentitzen zutena azaltzen digute, Mark Twainek haren abenturak kontatzen zizkigunean: sakonean ezagutzen zuen garai hartako jendeak besteez zer pentsatzen zuen, haien artean bizi baitzen bera. Haietako bat zen.
Haren garaian idatzi diren literatura-lanak, orduko jendea oraindik bizirik zegoenean, iraganeko jendeari buruz benetan hitz egiten dutenak dira.
Aino Pervik
Mezua estatuko beste hizkuntzetan irakurri nahi baduzu, klikatu hemen
Etiketak:
Haurrak,
Irakurketa,
Liburutegiak
2011/03/22
El club de los optimistas incorregibles
El club de los optimistas incorregiblesJean-Michel Guenassia
RBA
60. hamarkadako Parisen Michel gazteak Europa ekialdetik ihes egindako errefuxiatu talde bat (Optimisten kluba) ezagutuko du eta talde horretan onartua izango delarik, partaideen bizitzen bidez II. Munduko Gerraren ondorengo Europako historia ezagutuko du. Frantziak garai horretan bizi duen egoera ere (Aljeriako gerra, FNLren atentatuak ...) agerian geldituko da, batez ere Michelen sendiaren eta lagunen ibileren berri izaten dugunean.
Eleberri interesgarri honetaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu egileari Pagina 2 saioan egindako elkarrizketa
2011/03/17
Hilobiko isiltasuna
Hilobiko isiltasunaArnaldur Indridason
Erein/Alberdania
Jolasean dabiltzan haur batzuek, II. Munduko Gerra garaikoak eta hilketa baten ondorioa direla dioten hezur batzuk aurkitzen dituzte. Garai horretan leku hori Reykjavikeko (Islandia) kanpoaldean zegoen eta Britainiar eta Estatubatuar tropez inguratuta zegoen etxe bakarti bat zen bertan. Arkeologoek hezurrak ateratzen dituzten bitartean, Erlendur inspektorea garaiko dokumentazioa biltzen hasiko da hildakoa eta hiltzailea nor diren asmatzeko.
Hain modan dagoen Europa Iparraldeko nobela beltzaren beste adibide bat, oraingoan euskaraz
2011/03/14
2011/03/09
Operación muerte
Operación muerteShigeru Mizuki
Astiberri
Egilea Japoniako armadan erroldatu zen 20 urterekin eta II. Munduko Gerran parte hartu zuen, hemen malaria hartzeaz gain beso bat galdu eta lagun gehienak nola hiltzen ziren ikusi zuen. Esperientzia honetan oinarrituta idatzi zuen komiki hau, gerraren zentzugabekeria eta Japoniako armadak erabiltzen zituen metodo eta taktikak salatzeko, batez ere gyokusai izenekoa: bataila bat irabazi ezin zutenean, soldaduek aurkaria erasotu egin behar izaten zuten nahiz eta irabaztea ezinezkoa zela eta bizitza galduko zutela jakin.
Egile honen NonNonba gomendagarria ere liburutegian dugu.
2011/03/03
Inauterietako ordutegia
OSTEGUN GIZENEAN (MARTXOAK 3AN), ARRATSALDEZ ITXITA
ASTELEHENEAN (MARTXOAK 7AN), EGUN GUZTIA ITXITA
ASTEARTEAN (MARTXOAK 8AN), EGUN GUZTIA ITXITA
ONDO PASA!!!!!!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
