Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2010/05/19
Odol hotzean = A sangre fría
Nobela honek, 1959an Kansaseko (AEB) Holcomb herrian gertatu zen hilketa basatia kontatzen digu. Hilketa honetan Clutter sendiko lau kideak hil zituzten izugarrizko zirrara sortuz Estatu Batuetan, famili hau erlijiosoa, maila ertainekoa eta nekazaria baitzen eta inork ez baitzuen hilketa hau egiteko arrazoirik aurkitzen. Honek kazetari asko hurbilarazi zuen herrira, hauetako bat Truman Capote izan zelarik.
Truman Capotek hilketa ikertu zuen; herriko biztanleak, kasua zeramaten poliziak eta familiaren lagunak elkarrizketatu zituen eta baita ere hiltzaileak, hauek atxilotuak izan zirenean. 6 urte pasa zituen ikerketa hau egiten eta Ez fikziozko eleberri (horrela definitu zuen egile berak) hau idazten. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen eta literatura eta kazetaritza uztartzen zuen estilo berri bati hasera eman zion.
Nobela hau zinemara ere eraman zuten, A sangre fría, Truman Capote edo Historia de un crimen bezalako filmetan. Hemen dituzue liburutegian dauden film hauen trailerrak
2010/05/07
Ken Loach
Ken Loach (Nuneaton, Ingalaterra, 1936) zuzenbidea ikasten ari zela jarri zen antzerkiarekin harremanetan baina zinema gehiago gustatzen zitzaiola konturaturik, 1963 urtean BBCren beka bat lortu zuen zuzendari izateko. 1964ean dokumentalak filmatzen hasten da, baita ere film luze batzuk zinema eta telebistarako, betiere gai sozialak landuz: txirotasuna, grebak ...1979an Margaret Thatcher kontserbadorea iristen da boterera Erresuma Handian eta langabezia, aberats eta behartsuen arteko tartea , grebak, gatazka sozialak ... handitu egiten dira. Ken Loach izango da egoera hobekien erakutsiko diguna betiere jende normalaren bizitza eta arazoak erakutsiz sistemaren bidegabekeria azaltzeko.
Liburutegian zuzendari honen film hauek ditugu:
Riff-Raff (1991)
LLoviendo piedras (1993)
Ladybird, ladybird (1994)
Tierra y libertad (1995)
11'09'01: 11 de septiembre (2002)
Sólo un beso (2004)
El viento que agita la cebada (2006)
En un mundo libre (2007)
Azken egunotan zuzendari hau albiste bihurtu da bere filmografia guztia interneten zintzilikatzea erabaki baitu. Horretarako bere izena daraman kanal bat ireki du youtuben: http://www.youtube.com/user/KenLoachFilms
2010/04/29
La ternura de los lobos
La ternura de los lobosStef Penney
Salamandra
XIX. mendeko Kanadako herri txiki batean animaliak harrapatzeko tranpa-jartzaile eta larru-saltzaile bat hilik azaltzen da eta aldi berean gazte bat desagertu egiten da. Honek mota eta interes ezberdinetako jendea hurbilarazten du herrira: kazetari bat, larru salerosketan monopolioa duen Hudson Bay Companyko jendea, indio bat ... Herri lasaia aztoratu egingo da eta hiltzailearen bila hasiko da.
Abentura eta intrigazko nobela honek Kanadako paisaia ikusgarriak eta eguraldi bortitza protagonista ditu, baita bertakoek zeramaten bizitza gogorra ere.
2010/04/22
Liburutegia facebooken
Ibarrako Udal Liburutegia facebooken dago jada. Liburutegiaren berri izan nahi baduzu egin zaitez gure lagun!
http://www.facebook.com/ibarrakoliburutegia
http://www.facebook.com/ibarrakoliburutegia
2010/04/19
Idoia Santxez ipuin kontalaria
Datorren ostegunean,apirilaren 22an,
arratsaldeko 18:00etan, Idoia Santxez
ipuin kontalaria izango dugu
Kultur Etxean 3 urtetik gorako
haurrentzat ipuinak kontatzen.
Azaldu!
Ekimen hau, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu du.
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Idoia santxez,
Ipuin kontaketak
2010/03/30
CD berriak
Hemen dituzue azkenaldian erosi ditugun CDetako abestietako batzuk. Euskal taldeen artean Gose, Anari eta Audience ditugu bere azken diskoekin. Baita ere Khaled rai abeslari algeriarra, 70. musikan oinarritutako rocka egiten duten Black Crowes taldea eta reggae eta ska talde klasiko eta handi bat, Toots and the Maytals jamaikarrak. Azken talde honek eragin handia izan du euskal musikan Kortaturen Sarri Sarri, Fermin Muguruzaren 54-46, Joxe Ripiauren Presaka, Potatoren Ay, ay,ay ... abestiak talde honen abestien bertsioak baitira.

Create a MySpace Playlist at MixPod.com
Etiketak:
CDak,
Musika,
Nobedadeak
2010/03/29
2010eko aste santuko egitaraua
2010/03/26
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


